Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

heltzear... ! heltzear...!

Archivado en Denetarik • Fecha: 22-06-2008 15:43:23

Bi egun besterik ez dira geratzen azterketak amaitzeko!

Ez dut pentsatu nahi honekin karrera amaituko dugune edo ez, baina behintzat amaituko dira azterketak eta helduko da lasaitasunerako tartea!

Asteartean azterketak amaitu, segituan bazkaria orain arte, lau urte hauetan, nirekin klasea konpartitu dutenekin... (Zer egingo dugu irailean dagoeneko elkar ikusten ez dugula konturatzen garenean?)

Asteazkenean lanean hasiko naiz! ai ama! lanean! Nire ikasketekin erlazionatutako lan batean!!

eta asteazkena, osteguna ta ostirala bulegoan kokatzen egon ostean, eta nire burua itzaltzeko, Eneko eta biok asteburu pasan joango gara cantabriara... ai ama!!! Zelako gogoak! Asteburu oso bat ezer egin gabe... EZER!!

Itzultzen garenerako, astelehena, hilak 30, astelehena denez, berriz lan, baina asteartean Portugaleten udako lehen jai potentea daukagu, "Virguen de La Guia" eta nik jai daukat lanean, beraz, prestatu dadila Koskojales kalea, orain arteko estress guztia bertan uzteko asmoa daukat eta!

 

Tira, asko ikasi... edo baldin badakizue egizue otoitz ea nonork entzuten zaituzten eta Aizpuru ondo portatzen den gurekin...

MUSU BAT!!

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

nola da? dena ala ezer ez?

Archivado en Denetarik • Fecha: 18-06-2008 15:33:43

gertatu ohi da, ezta?

edo eztaukazu ezer edo dena daukazu...

maiz mutil kontuak direla eta entzun izan dut... alegia, hilabeteak eta hilabeteak inor ezagutu gabe egon, inork begietan zirrara hori piztu gabe egon, eta egun batean, benetan sabelean tximileteak hegaka ipintzen dizkizun pertsona hori ezagutzen duzunean, orduan gerturatzen zaizkizu hainbat eta hainbat mutil guapo, jator, eta beste hainbat eta hainbat alde on dituztenak, ezta?

Ba... lanekin ere gertatzen da...

Karrera hasi nuenean hamaika bider entzun behar izan nuen kazetariek oso lan aukera gutxi dituztela, oso lan baldintza kaskarretan... eta batek daki zenbat gauza... orain, eta ikasketak amaitzear... (Eztakit ekainean, irailean ala noiz, baina amaiera hurbil ikusten dut, etorkizun laburreko kontu bat da...!) dagoeneko badaukat udarako lana. Egia da, ez gaitezen engaina, ez da nire bizitzako lana, eta uda iraun bitartean bakarrik izango dudan lana da, bai, bale , badakit!

Gaur, unibertsitateko idazkaritzatik deitu naute... antza, eitb-ko udarako praktiketako konbenioa sinatzera joan behar naiz unibertsitatera... baina... nola da posible oraindik eitb-tik niri baiezkoa eman aurretik unibertsitateak dagoeneko niri sinatzeko paper bat zain dudala esatea? Zeren zain daude Radio euskadiko arduradunak?

Tira... kontua da... orain hamaika zalantza dauzkadala buruan...

... nik badaukat lana, eta pozik nago hartutako erabakiarekin. Ez naiz aberastuko, ez dut nire bizitza hilabete batean konponduko, baina aukera izango dut gauza berriak ikasteko, nire lanari dagozkioten alor berriak ezagutzeko, jende desberdina, bulego bat, ordenagailua, hamaika dei, egunkariak, irratiak, telebistak...

Erabakia hartuta eta hobe ahalik eta bueltarik gutxien ematea ez duzue uste?

SORTE ON!

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Albiste batek sentimendu guztiak kolokan jarri zizkidalako...

Archivado en Denetarik • Fecha: 11-06-2008 08:49:48

Telefonoa hartu eta ahots ezagun batek albiste pozgarria eman zidan atzo.

Bat-batean eta konturatu gabe buruan nituen nahaste guztiak, buruan nituen gauza guztiak ahaztu nituen bakar bakarrik esan berri zidaten horren inguruan pentsatzeko!

Gauzak ondo abdoaz berriz ikusiko dugu elkar... uda partean , eguzkiak indarrez jotzen duen egun horietako batean, barroteen bestaldean ikusteko aukera izango dugu!

Eta lerro hauek irakurtzeko aukerarik izangoe z baduzu ere, ezin imagina dezakezu zelako ilusioa egiten didan zure aurpegia berriz ikusteak!

 

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Azken eguna?

Archivado en Denetarik • Fecha: 30-05-2008 10:49:01

Gauzak ondo baldin badihoaz gaur unibertsitateko ordenagailu hauen aurrean emango dugun azken eguna omen da.

Oraindik ezin dut sinestu lau urte egunero unibertsitatera igotzeko autobus madaikatua hartzen egon ostean, laster helduko dela egun bat non autobusa geltokitik pasatzen besterik ez dudan ikusiko.

 Gogoan dt unibertsitatea hasi genuen eguna. Gogoan dut autobusak arazoak izan zituela eta lehen eguneko lehen kalsea galdu egin genuela batzuek.

Gogoan dut aurpegi berri ugari ikusi nituela, batzuk , gau, lau urteren ostean nire lagun on onak dira, beste batzuk batek daki, klasekideak besterik ez, agian egunen baten lankideak izango dira.

Azterketak ate joka ditugu. Badira gatz ikuste ditudan arlo pare bat, baina onaino helduta, orain ez bada, irailean izango da, eta egingo ditugu egin beharrekoak.

Badaukat gogoa amaitzeko, badaukat gogoa ikasketak amaitu ta lizentziatua izateko. Lizentziatua, ordea, zertarako? topikoak dio karrera amaitu eta lanean hasteko unea dela hau, baina... hobe topikoetan ez jaustea,ezta?

Pena ere emango dit. Autobus madarikatua ez hartzeak zenbait jende denbora luzean ez ikustea suposatuko dit, heldu da unea bakoitza bere zereginetan jarri eta hemendik hara ibiltzeko, noiz bilduko gara serio hurrengoan lagunok?

 

Tira... ez naiz melankoniatsu jarriko... ez da nire estiloa... 

Escrito por Eider
(2) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Krisi gabinetea...

Archivado en Denetarik • Fecha: 28-05-2008 15:10:46

Uste dut are garau batekin mendi bat egiten ari naizela, baina bueno...

 Lan bat eduki ez, eta bapatean bi! Bueno ez, bat eta beste bat hor egon daitekeena, interesgarri izan daitekeena, oso polita litzatekeena,baina ondino amets bat, ideia bat, proiektu ba besterik ez dena...

Gauza interesgarria eskaini didate. Nire herrian, ezagutzen dudan jendearekin (lagunekin ez! ez omen dira nahastu behar lagunak eta lanak!baina ezagunekin, giro nolabait esatearren erlaxatuan!), hedabideekin etengabeko kontaktuan.

Elai-Alai fundazioan Nazioarteko Folklore Jaialdiko prentsaren ardura eskaini dit! No suena mal, ezta? agian handiegi? baliteke, baina normalean gauzei aurre egiteko joera daukat, datorrela datorrena! ostean batzutan ito egiten naiz... baina ni bakarrik eta ur edalontzi batean, beraz, arazorik ez!

Radio Euskadin uda osoa ematea ere ez legoke gaizki! hedabide bat, hurbilekoa, mikroak duen xarmarekin, jende berriarekin, hainbat albiste desberdinekin... baina hori proiektu bat besterik ez da, agian eman daitekeena, ala agian hor geratuko dena, amets huts batean.

Zer egin? hori da gakoa... alegia...badago aukera bati ezetz esan eta bestea lortzeko, baina badago aukera ere lehenengoari ezetz esan eta bigarrena ere ezezko izateko... eta lehenengoari baiezkoa eman eta irratitik deitzen banaute?

Krisi gabinetea behar dut! eztakit ze motatako gabinetea gainera... eztakit... konpretan joango nintzateke... praka bat... boltso bat... idunekoa... kolonia... edozer... baina agian burua apur bat bueltaka daukadanez enuke ezer erosterik lortuko!Kafe bat hartzera ere joango nintzateke lagunekin... baina azterketak gainean , batzuk lanean, besteak han eta hemen... oso zaila da! Enekok bihar azterketa dauka eta nire etxea obretan dago, sukaldea altxatuta,langileak lan eta lan, hautsa hemen eta han... egoera so deserosoa sa egia esan.

Gauzak lasaitasunez egitea gustuko duen horietakoa naiz ni! estress gutxi, egoera zehatzetan besterik ez... ez zait gustatzen hauen gisako erabakiak hartzea, eta gainera ez nago nire momenturik onenean!

 Tira... askatu ditut askatu beharrekoak, orain bitakora itxi eta egin beharrekoari eutsik diot beriz ere ea burmuina lasai izaterik dudan.

 

musu

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

idazteko... zer behar da? gogoa? denbora? gaia?

Archivado en Denetarik • Fecha: 24-05-2008 12:43:48

Aspalditik ez dut bitakora honetan idatzi. Bada zergatia galdetu didan bat baino gehiago... eta egia esan... eztakit zergatik.

Baliteke denbora faltagatik izatea, baina egia da burutapen edo amets pare bat idazteko denbora askorik ez dela behar.

Baliteke bebai gogo kontu bat izatea. Baina tira, ez zait gehiegi kostatzen lerro batzuk idaztea, eta normalean gaia nik neuk aukeratzen dudanez ere, ez dut gogo falta gehiegirik izaten, ohikoagoa da horrelako arazoak gai zehatz baten inguruan idazti behar denean izatea.

Bada nonor bere zoriontze mezuaren zain dagoena, nire bitakorak dituen irakurleetatik batzuek maiz irekitzen dute kostaldea beren ordenagailuetan, eta faltan bota du batenbatek zuzenean berarentzako mezua... zu pitxin nire bizitzako gauzariki onenetarikoa zara, beraz, ez pentsa zorion mezua hemen ez egoteak ezer adierazten duenik!

Gaur, besterik ez, gayr bai denbora kontuak direla, ez zait berandu heltzea gustatzen, eta maiz, gauza bat dela, bestea dela, gertatzen zait, beraz...

Laster arte!

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Feminismoa?Berdintasuna?Bazterketa?

Archivado en Denetarik • Fecha: 13-04-2008 20:12:00

Batzutan zalantza sortzen zait... noraino gaude feminismoaren alde , edo noraino gaude berdintasunaren alde? 

Ez duzue ulertuko zertaz ari naizen, eta egia esan, nik ere ez daukat argi nola azaldu daukadan burutapene do sentsazioa...

Asteburu honetan EHUak Portugaleten duen Nautika Eskolan Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak ospatu dira.

Beherago eskegiko dizuet aste hontan bertan eta gai horren inguruan Matraka astekarian publikatutako erreportai txikia, eta bestela, sarean begiratuta izan dezakezue jardunaldien nondik norakoen berri.

Kontua da, jarduanldiak emakumeentzat bakarrik izan direla. Alegia, emakumeek bakarrik har zezaketen parte hitzaldi eta tailerretan, emakumeek bakarrik omen daukate zer esan feminismoaren inguruan.

Uste nuen nik feminismoa emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko hasitako borroka zela, baina pentsatzen hasi naiz egon ote naizen hainbeste urtez nahastuta.

Jardunaldiak emakumeentzako bakarrik izatea... tira... ez dut konpartitzen... inondik inora ere ez, baina ulertu dezaket zein den Euskal Herriko Erakunde Feministen Koordinakundeak emandako nolabaiteko arrazoia, eta errespetatzen dut beraien nolabaiteko arrazoi edo argudioa.

Atzo bertan, ordea, jakin nuen, feminismoaren aldarria egiteko bildutakoek, feminismoa bultzatu beharrean, nire ustez, bazterketarako deia egin dutela.

Gogor jotzen du belarrira esandakoak... badakit! baina azalduko dizkizuet esaten ditudan hitzen arrazoiak ere.

Portugaleteko Gazte Asanbladako kideek orain aste batzuk jardunaldien antolatzaileekin harremanetan jarri, eta partehartzaileek bazkaltzeko bokadiloak egiteko prest aurkeztu ziren.

Honaino dena ondo.Kontua da, bokadiloak egin bai, baina emakumeei banatzeko, alegia, zerbitzari lanak egiteko ez zutela gizonik nahi. Egon zitezkeen mutilak sukaldari lanetan, baina jardunaldietan parte-hartzen zuten emakumeei bokadiloak banatzen ez.

Itzultzen aniz hasierako ideia horretara, alegia, ez dut ulertzen zeren aldeko borroka den feminismoa ez bagara gai onartzeko gizonen nagusigoa dagoen gizarte abtean, gizonek ere ulertu beharko dituztela emakumeen ideiak, emakumeen lan egoera edo sexu egoeren nondik norakoak. Are gehiago, ez bagara gai onartzeko berdintasunean oinarritutako gizarte batean bokadiloak emakumeek eta gizonez egin eta zerbitzatu ditzakegula egoera berean.

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Zer da maitasuna?

Archivado en Denetarik • Fecha: 10-03-2008 16:51:29

Atzo, lehengusu nagusi arduratsuaren papera bete nuen. Atzo nire lehengusu txikiak antzerkira eraman nituen.
Vaiven produccionesek egindako "Inalanbrikak" antzezlana ikustera joan nintzen Santurtziko Serantes Aretora.

Obra berezia izan zen, musika askorekin, agian umeentzako arraroa, baina bueno, ez zen gaizki egon, finean , ordubete ez da denbora larregi zinemako butakatan eserita egoteko.

Hiru emakume ziren obrako protagonista. Musika talde bat zeukaten, eta eszenatokira irten aurretik sortzen zitzaizkien beldurrak kontatzen zituzten.

Neskatako batek, antzerkiko teloiaren ebste aldera ebgiratu eta bere ametsetako gizona ikusi zuen ebstaldean. Nola agertu eszenatokira bera han egonda? eta gustatzen ez bazaio? eta gaizki egiten baldin badut?...

Han hasi ziren bata bestearekin hika-mikan, akaso beste neska batek arreta gehiago deitu behar ote zion mutilari, akaso hau ta akaso bestea...

Esaldi polita esan zuten eztabaidan zeudela...

Zer da maitasuna???
Ba ezer!! Horregatik da hain berezia!!! Maitasunak sentimendu arraroa sortzen du gure baitan, baian ez dakigu ongi definitzen, beraz, ezer ez del esan dezakegu. Maitasuna hain da berezia, ezer egin gabe gure sabeletan tximeletak hegan ipintzen dituela... maitasuna..z ezer ez da ...baina... dena da...!

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Nork erabaki zein den bidea?

Archivado en Denetarik • Fecha: 07-03-2008 23:54:28

Arrasaten pertsona bat hil da gaur... batzuek hil dutela diote, nik besterik gabe, bizia galdu duela esan nahi dut, finean... batzuk hil era besteak erahil? Nork erabakitzen du nor dagoen multzo bakoitzean?

Hiru seme-alaba zituen dirudienez, izenak eta adinak ere entzun ditut hedabideetan. Ez behin gainera....

Kartzelan, badira semeak dituztenak, badira anai-arrebak dituztenak...

Aste honetan bertan, 2 urte bete dira Igor Angulo eta Roberto Sainzek kartzelan bizia galdu zutela 3 eguneko aldearekin... hil ziren? ala hil zituzten?

Nik badakit zein den emango nukeen erantzuna... baina... maiz hobe da hitzak gordetzea.

Eztakit bide egokia den hauteskundeak ospatzeko bi egun falta direnean inor hiltzea. Eztakit ere inor hiltzea bidea den inora heltzeko, baina... akaso bidea izango al da ospakizun horretara euskal gizartearen ehuneko bat ez gonbidatzea? Akaso kartzelan ditugun ehunka lagunak gero eta egoera txarragoan, gero eta urrunago egotea al da bidea?

Nork erabaki behar du zein den bidea?

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

eta zer idatzi?

Archivado en Denetarik • Fecha: 05-03-2008 16:56:37

Ez pentsa ahaztuta nuenik honen existentzia...
Ez pentsa irakurtzen nauzuen apur horiek ahaztekotan nintzenik...

Egun hauetan maiz pentsatu dut bitakora zabaldu ta nire burutik pasatu direnak zuekin konpartitzea, baina... zer idatzi? nori? zertarako?

Hitz egin nezake egin duen eguraldi bikainaz.
Hitz egin nezake praktikak amaitu ditudanetik egin ditudan farrei buruz...
Hitz egin nezake nire asperraldi uneez...
Hitz egin nezake politikaz bebai...

Hamaika dira gaiak. Hor ipinitako apurrak eta beste asko, baina... gogo gehiegirik gabe ibili naiz.
Egunak aurrera doaz, eta ordenagailu aurrean esertzen naizenean, zerbaite gin ebhar dudalako izaten da gehienetan. Akaso lan bat, elkarrizketa bat, lagun batekin hitz egin, emailak idatzi...

Gaur, atera dut tarte bat nire nolabaiteko eguneroko hau (eguneroko bezala jaio zen agian, gaur... nire burutapenen koadernoa da...) "eguneratzeko" . "EGUN" gehiago ez al dago esaldi horretan?

Tira... besterik gabe

musu bat

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Ikas bidaia...

Archivado en Denetarik • Fecha: 14-02-2008 18:01:22

Nik ere nire iaks bidai partikularra egingo dut aurten...
Enekok eta biok gauzak okertzene z baldin badira aurten amaituko ditugu ikasketak, eta guk ere merezi dugu ikas bidaia bat egitea.
Bertan zer ikasiko dugun egia esan eztakit...imaginatzen dut, bidai gehienek bezala, edukiko duela zer irakatsi Tunezek ere...

Apirila heltzearekin abtera, nire 22 urteak ospatu ostean, Tuenzera joango gara.
Astelehen baten heldu, eta 4 eguneko zirkuitua egingo dugu desertuan barrena.
Hianbat dira iaksu beharreko gauzak, edo hori ipintzen du behintzat operadoreak emandako egunerokoan.
Azken hiru egunak hotel batean emango ditugu, lasaitasunez inguratuta guztiaz ahazteko...

Azkenean... praktikak amaituta...azterketak amaotuta... badirudi ametsa errealitate bihurtu dela...

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Hurrengo geltokia...

Archivado en Denetarik • Fecha: 10-02-2008 13:43:59



Eztakigu martxpan, apirilean ala noiz izango den. Dakiguna da ia-ia ziur Tunez izango dela gure hurrengo geltokia, eta begiratu ditugu hotelak, begiratu ditugu ikusi beharrekoak... eta gure zian dago lurralde eguzkitsua dagoeneko!!

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Albiste agentzietatik,azken ordua...

Archivado en Denetarik • Fecha: 09-02-2008 17:28:11

Eguna : 2008/02/09 Ordua : 17:01:26
Albiste Agentzia : Vasco Press Reg.




GARZON PROHIBE LA MANIFESTACION DE ANV DE MAÑANA EN
BILBAO


-- La formación abertzale mantiene la convocatoria

Bilbao, 9 (Vasco Press).- El juez de la Audiencia Nacional Baltasar
Garzón ha prohibido la manifestación convocada para mañana al
mediodía por ANV, como consecuencia de la suspensión de actividades
de la formación dictada por el propio magistrado, pese a lo cual la
formación abertzale mantiene el llamamiento a acudir.

La marcha fue anunciada ayer por medio centenar cargos electos de ANV
que, tras conocer la resolución de la Audiencia Nacional, comparecieron
en rueda de prensa. La marcha pretendía salir al mediodía de la Plaza
Aita Donostia de la capital vizcaína, bajo el lema "A favor de los derechos
de Euskal Herria. Stop al estado de excepción".

La Ertzaintza ya ha sido informada de esta prohibición y ha sido el propio
Departamento de Interior el encargado de comunicar la decisión. Los
convocantes, a través de un comunicado firmado por "los electos
independentistas", han señalado que mantienen el llamamiento a acudir
a la cita, porque tienen la "obligación y el derecho a denunciar el estado
de excepción salvaje".

El comunicado sostiene que "por encima de todas los obstáculos,
prohibiciones, suspensiones e ilegalizaciones" los electos seguirán
"trabajando y luchando en favor de construir un marco democrático en
Euskal Herria". "Los ataques no nos van a mover ni un milímetro",
afirman.

Tras llamar a "poner una barricada al estado de excepción" mañana en
Bilbao, han preguntado al PNV qué van a hacer mañana ante la
prohibición y si van a enviar a la Ertzaintza a "golpear a los vascos". Han
exigido "responsabilidad", porque sino "serán responsables directos de
lo que ocurra".

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Atzera kontua hasi da...

Archivado en Praktikak... • Fecha: 02-02-2008 17:51:55

Datorrena steburuan agur esango diogu irratiari...

Egia da badudala gogoa... finean, 4 hilabete térdi daramat hemen asteburu guztiake maten, eta bada garaia niretzako denbora apur bat ere edukitzeko... Are gehiago...gogoan dut asteburuko txanda egin behar nuela esan zidatenean jarri nuen aurpegia...ene...zelako egonezarekin heldu nintzen etxera...

Datorren igandean, ordea, agur esango diegu grabagailuei, mini.diskei, Radio Euskadiko estudioei, GDSari...eta berriz ere bizitza egunerokora itzuliko da, berriz ere, astelehenetik ostiralera kalsera eta asteburuetan lasaitasun apur bat edukitzera, juergak, bazkariak familiarekin,etb....

Pena emango dit alde egiteak... gauza guztien ahsiera gogorra izaten da normalean, eta hemen egoetar ohitu garenean, alde egitekounea dagokigu.

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink

Hau al da modua?

Archivado en Denetarik • Fecha: 30-01-2008 12:02:07





Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink