“La madre del novio” pelikula ikusi nuen aurreko egunean, eta honen gisakoak ikusten ditudanean gertatu ohi zaidan bezala, berriz ere burura etorri zitzaidan aitaginarreben gaineko mitoa.
Pelikulan zinean behin eta berriro ikusi dugun egoera baten parodia ikusten dugu, hau da, neska-lagun edo mutil-lagun bat bilatu, familiari aurkeztu, eta bestearen amarekiko beldurra edo nolabaiteko urduritasuna. Nire ustetan gehiago ematen da ume bakarreko etxeetan , mutil bakarra dagoenean, honen amaren nolabaiteko amatasunagatik edo....
Pelikulak hausnarketarako gai bat ekartzen du mahai gainera, sarri askotan benetan gure mutil edo neska lagunaren gurasoak ezagutzeko lotsa hori, nondik dator? Azken finean, gu gure bikotearekin irteten gara eta ez haren gurasoekin , beraz...??
Ni neu , egia esan ezin naiz kexatu , bizitza osoan etxean ikusi dut amak nire aitaren amarekin , hau da, bere amaginarrebarekin oso harreman ona izan duela, edonork pentsa zitekeen bere ama zela eta ez aitarena, eta nik ere , gaur , mutil laguna daukadan honetan , ezin dut esan bere amak txarto hartu nauenik, ezta gutxiagorik ere.
Bakoitzak ikusiko du zelakoak diren ondoan duen horren aita eta ama , agian egunen baten etxean izan beharko ditugu zahartzen direnean, beraz... hobe ondo!!