Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Ezohiko lasaitasuna bizi dugu gaur

Archivado en Denetarik • Fecha: 09-10-2005 12:51:27

Goizean jaiki eta etxean nagoen guztietan egiten dudan bezala balkoira irten nahiz "igande honetan nolako eguraldia ote dugu" pentsatuz. Egun bikain honi begira nengoela ezohiko lasaitasun bat somatu dut.Oraindik ere begiko makarrak kentzen ari nintzela pentsatzen hasi naiz zer izan ote daitekeen lasaitasun horren zergatia eta berehala ohartu naiz kotxeen zaratik eza dela. Izan ere, ohiko igande eguzkitsuetan izaten den mugimendu eta zarataz aldendurik gaurkoan primeran entzuten dira txori kantariak. Orduan, berehala ohartu naiz gaur kotxerik gabeko eguna ospatzen dugula Zumaian. Beraz, gaurkoan herritarrez gain munizipalek ere lasaitasuna nabarituko dute, izan ere, uda honetan ezohiko arazoak pairatu ditugu Zumaian. Urtero gertatzen den bezala aurten ere jende ugari etorri da Zumaiara, bertako hondartzan egun eguzkitsu bat igaro asmoz. Bertara hurbildu direnek, ordea, beste urtetan izan ez den arazo batekin egin dute topo. Izan ere, herria apaindu asmoz edo, udalak izugarri murriztu ditu herriko aparkalekuak eta, beraz, bertara etortzen zirenek herriko koska guztien gainea aparkatzeari ekiten zioten, zenbaitetan bertatik kotxeak pasatzeko ere lekurik utzi gabe. Beraz, Zumaian kotxea aparkatzea izaugarrizko buruhaustea izan da aurtengo udan eta, hori dela eta, izugarrizko tentsioa nabari izan dugu, izan ere, jendearen artean iskanbilak egon dira,zenbaitetan aparkaleku bat bilatu ondoren bi kotxe urbildu bertara eta zeinek ikusi ote duen lehenago eztabaidatuz.
Jendearen artean izan diren iskanbilez gain, munizipalekin ere izugarrizko arazoak izan dira. Lekurik egon ezean jendeak edozein lekuetan aparkatzeari ekin zioten eta ondorioz munizipalek egunero ehunka multa jartzen zituzten, izan ere , udalak bi aparkaleku jarri zituen ( ordaindu beharrekoak, noski) baina biak ere hondartzatik oso urruti.
Horrez gain, hirietan egiten den bezala, udalari zer bururatuko eta Zumaiara sartzeko dauden bi sarreretan panel haundi bana jartzea, markatuz apakatzeko lekurik dagoen edo ez. Panelaren ideia "pijo" xamarra baina ez liteke txarra izango baldin eta herri barruan aparkalekurik gelditzen ez zenean herritarrei debekatuko ez baligukete bertara sartzea.
Jende askoren kritikak eta kexak jaso ondoren ere udalak ez zion jaramonik egin inorri. Honek eztabaida handia piztu du Zumaiarron artean, izan ere, udala ez al dago herritarron ideiei kaso egin eta beraien nahiak asetzeko? Non daude gure eskubideak? Ez al dugu eskubiderik herritarron zergak ordaindu eta gero kotxea aparkatzeko leku bat izateko?
Gaurkoa, beraz, gozatzeko moduko eguna da baina honek ez du lortuko Zumaiarron haserrea baretzea.

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009