Azken hamabost urteetako kanturik onena hautatzeko telebista saioa antolatu du eitb-k.
Asteazkenero, eta abenduaren 28a bitartean , astero zenbait kanta jarriko dira lehian ikusleen botoak jasotzeko, 72 guztira.
Aurkezleei dagokienez , Joseina Etxeberria euskadi gazteako kazetari ezagunak eta Edurne Ormazabalek aurkezten dute saioa astero.
Joseina Etxeberria , “Joseina Etxeberria Euskadi Gaztea saioaren ahotsik beteranoena da. Euskal Herriak duen musika erreferente ezagunena, mikrofono atzean lan egiten hasi eta kamara aurrean lan egitearen pausoa bikain eman du. Hori ikusteko aukera izan dugu "Oporrock" eta "Eklipse@" saioetan.
Gure herrietako plazak aztoratuta eduki ditu DJ Joseinak bere oihartzunaren indarraz. Bere naturaltasun eta freskotasunarekin errazago egingo zaigu euskal kanturik onena aukeratzea” http://www.eitb.com/eko/default.asp
Edurne Ormazabal , mikroetatik harago dagoen euskadi gazteako zuzendaria , “Sofistikazio hitza eta Edurne Ormazabal bat dira. Urtero Donostiako Zinemaldiari hasiera ematen dion aurpegiak, ETBko "Katu-kale" saioan izan zuen lehen kontaktua kamerekin.
Edurnek musikarekin harreman estua izan du. Euskadi Gaztearen sortzaileetako bat da eta aurten 15 urte bete ditu zuzendari lanetan. Urtemuga hori ospatzen duen kantaren poztasunarekin ekin nahi dio "Euskal Kanturik Onena" saioa aurkezteari.”
Botu emateko aukera desberdinak aurkezten dituzte, telefonoa , azkenaldian modan jarri den SMS bidezko sistema , eta aparteko plano baten bada ere , web orrialdearen bidezko botua. Telefono dei eta SMSen artean Playa Bavarora 2 pertsonentzako 9 eguneko bidaia zozketatuko da.
Informazio gehiago:http://www.eitb.com/eko/default.asp
http://www.eitb.com/eko/default.asp
saraitxu — 2005-10-18 21:03:27