Gaur goizean , kaletik bueltan , postontzia zabaldu dugu ahizpak eta biok. Banukuko karta pare bat familiarentzako, kolonia marca bateko propaganda, telepizza, eta aitari zuzendutako sobre bat, ohikoak baino handiagoa. Sobrea zer ote zen pentsatzen geratu gara, remitea ikusten saiatu, eta, testua zeukan pegatina bat zeukan atzekaldean gutunazalak: "Ez zabaldu 22:00ak arte"
"Ez zabaldu 22:00ak arte" zalantza sortu digu, zer ote zen??zergatik ordutegiarekin??Broma bat akaso?? Urduritzen hasi gara, nork bidaliko zion aitari gutun bat gauerarte itxaroteko aginduz?? Gure hipotesi propioak egiten ibili gara familia heldu arte, urtebetetzerik ez, ospatzeko berezirik ez, noren broma izan zitekeen?? Lehioaren argitasunarekin ere saiatu gara begiratzen eta ezer, aitaren zain geratzea hoberena.
Behin gurasoak helduta, zabaldu dute, eta postazalaren barruan beste bat , pegatina berdinarekin , "Ez zabaldu 22:00ak baino lehen" , zabaldu eta beste bat, "Ez zabaldu 22:00 baino lehen" , horrela 4 sobre zabaldu ditugun arte, azkenengoa ia lehioan begiratu dugu berriz ere , eta laranja koloreko tarjeta bat zirudien barrukoak, gogorra, txikia...
Laranja kolorekoa, Euskaltelen kolorekoa, propaganda hutsa, 4 sobre , 4 pegatina bakarrik eskeini behar duten internet konexio berri bat iragartzeko, horretarako hainbeste paper?????
Marketinga oso zabala da , soberan dakigu hori, batez ere guk, kazetaritzaren munduaren barruan marketingaren nondik norakoak aztertzen ditugunek, baina benetan zilegi al da marketingak baliabide guztiak erabili ahal iztea?? benetan merezi al du kanpaina hori egiteko etxe bakoitzean 5 postazal gastatzea??