Duela egun gutxi princesas pelikula ikusi nuen Deustuko zinemetan eta egia esan harrituta utzi ninduen bere sinpletasun eta era berean, aberastasunak. Izan ere, pelikularen argumentua oso sinplea den arren oso ondo azaltzen du prostituten egoera.
Gainontzeko lanbideetan bezala, konpetentzia handia dute hauek, batez ere bertako eta kanpotik datozenen artean eta bezeroak irabazteko duten lehia hori ere oso argi azaltzen du pelikulak. Lehia horretan, ordea, azkenean elkar babesten dute, izan ere, gizartearengandik sufritzen duten errefusamendu horri aurre egiteko ezinbestekoa baita. Pelikulako lehen protagonista bertakoa da eta ezkutuan ibili behar izaten du bere familia eta ingurukoek jakin ez dezaten zein den bere lanbidea.Bigarrena, bere familia aurrera atera ahal izateko kanpotik diru bila datorren neska bat d. Azken honek, dirua lortzea du helburu, ondoren bere herrialdean dagoen semeari bidaltzeko. Horrez gain, bizi maila hobeagoa dagoela ikusita, bertan bizi ahal izateko eta semea bere herrialdetik ekartzeko paperak lortzea du helburu.Gizon batek paperak lortuko dizkiola ziurtatu eta bitartean mehatxupean dauka neska, jipoi gogorrak emanez eta erlazio sexualak edukitzera behartuz. Horregatik, hasieran lehian zeuden arren, ondoren egoerari aurre egin ahal izateko elkar nola babestu eta laguntzen diren erakusten digu pelikulak. Gaur egun Kanpotik lan bila datozen neskei lan egokiak eta bertan bizi ahal izateko paperak eskaintzen dizkiote mafiek eta azkenean prostituzioaren munduan sartzera behartzen dituzte.
Beste batzuk, ordea, lanbide hori aukeratzen dute dirua lortzeko modu gisa eta guztiz errespetagarria izan beharko luke baina erlijioak gizrtean izan duen pisua dela eta lanbide hori zikina eta batere etikoa ez dela pentsatzera bideratu gaitu.
Norbera, ordea, ez al da bere gorputzaren jabe? Sexua, plazer bezala edo lanbide bezala aukeratzen duen pertsona guztia da errespetagarria.