Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Laino ilunak ikusten ...

Archivado en Denetarik • Fecha: 09-11-2005 15:09:18


Aspaldiko abestei batean esaten zuten laino ilunak ikusten zeudela, ez dakigu egia ote zen lainoak ilun zeudenik , ezta laino horiek ikusten zituzten edo ez, baina Euskal Herrira bai, heldu dira lainoak, laino ilunak, urez betetakoak, hauekin batera hotza.

Atzo esan zuen ia eguraldiaren aurkezleak, esan zuen hotza gugana zetorrela, euria etengabe eukiko genuela gaur...

Euskalmet-ek ere iragarpen hotza dakar bere lerroetan , beraz, jantzi neguko arropa, eta euritakoa eskura izan...

Zerua oso hodeitsu edo estalia egongo da, baina arratsaldean ostarteren bat zabalduko da zeruan. Leku guztietan euria egingo du, baina ugariagoa izango da iparraldean: bertan zaparradak gogorrak izan daitezke eta ekaitzak izango dira; txingorra ere bota lezake. Egunaren bukaeran atertu egingo du. Mendi gailurretan elurra egingo du, 1100-1200 metrotik gora. Ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da eta Ebro bailaran ziertzoak gogor joko du; haizeak iparrera egingo du gero. Tenperatura fresko samarra izango da eta maximoak 13-14 ºC azpitik ibiliko dira.

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009