Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Parisen dauden euskal presoei mezuak bidaltzea ahalbidetzen duen Txalaparta Irratia arriskuan

Archivado en Etxean nahi ditugulako... • Fecha: 10-11-2005 19:25:31

Pariseko eskualdean dauden euskal preso politikoei asteartero asteartero mezuak bidaltzeko aukera ematen du Txalaparta Irratiak. Orain ordea arazo ekonomiko larria dute eta laguntza eskatzeko beharrean aurkitu dira. Kontu korronte bat zabaldu dute ekarpen ekonomiak jaso eta euskal preso politiko eta preso politiko korsoen elkartasun lanean jarraitu ahal izateko.


TXALAPARTA Irratiaren oharra:


Azaroa Radio Pays-en bizitzan azkeneko hilabete izango da, eta ondorioz baita Txalaparta Irratiarena ere. Duela hilabete batzuetatik hona bizi dugun egoera konpondu ezin dela dirudi.
Egun batzutan dirurik gabe geratuko gara eta 22.000 eurotako zor batekin. Zor hori berehala ordaindu beharko dugu emititzen jarraitu nahi badugu. Egoera beraz larria eta oso urgentea da.
Datorren otsailean dirulaguntza bat jasoko dugula uste dugu. (Dirulaguntza horrek gure ekintzekin jarraitzea halabidetuko digu, informatu eta zabalpen lanean baita euskal preso politiko eta preso politiko korsoen elkartasun lanetan ere)
Hala ere gure etorkizuna kinka larrian da.
Orain dela aste batzuk laguntzarako dei bat luzatu genuen, jakinda mezua luzatzen genien jende askok dagoeneko badituela beste gastu asko. Gaur, zuek guztiengana zuzentzeko beharrean aurkitu gara, zuen ahotsa Pariseko eskualdeko kartzeletan dauden euskal preso politikoengana iritsi dadin lanean jarrai dezagun.

Eskertuko genizueke mezu hau ahalik eta gheien zabalduko bazenute.
Eskarrik asko eta aurrera!

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009