Gaur egun bizi den egoeraren islada ironikoa da, izan ere, urtero bezala Marbellara joateko maletak egin ostean eta herritarrak agurtu ondoren, oporretara joateko dirurik ez eta herritarren ahotan ez jartzeko ilunpetan etxera itzultzea eta oporraldia bertan igarotzea erabakitzen du Etxebeste familiak. Beraz, hilabete horretan etxean bizi dituzten komeriak kontatzen dizkigu. Istorio aldetik oso elaboratua ez den arren, globalizazio garai honetan askok askok egiten duten antzerkiaren islada barregarria da. Hau da, jende asko dago ezer eduki ez eta dena daukala erakutsi nahian aritzen dena. Horrelako jendeak kredituak eskatzen ditu oporretara joateko edo bestela urteak daramatza inora joan gabe dirua gordetzen ondoren kotxe garesti bat erosteko eta jendeari dirua daukala erakusteko (nahiz eta ez eduki). Hauek horretarako bakarrik bizi dira, lan egin, dirua gorde eta ondoren gauza handiak erosteko eta jendeari erakutsi ahal izateko. Horrelako jendeak ez dauka eguneroko bizitzarik. Izan ere, gizarteak ez du baloratzen eguneroko bizitza daukan jendea, baizik eta dirua daukala erakusten duena. Askok uste dute zoriontasunaren gakoa kontsumismoan dagoela eta jendearengan miresmena lortzean baina gakoa eguneroko bizitzan dago, hau da, kalera irten, lagunekin egon... Zoriontsu izateko ez da behar kotxe handi bat edo etxe ikaragarri bat. Filmeak hori ere isladatzen du, izan ere, hasieran guztiak triste eta lur jota dauden arren, berehala ohartzen dira ezer eduki gabe ere ondo pasa daitekeela eta zoriontsu izan.
