Egia da gaur azaroak 15 dela, eta oraindik 5 egun falta direla azaroaren 20a heltzeko, baina , azaroaren 20an 30 urte beteko dira balizko askatasuna dagoenetik Espainiar estatuan.
30 urte igaro dira "españoles Franco ha muerto" hura telebista guztietan entzun zenetik.
40 urte eman zituen "Caudillo" jaunak agintean, 40 urte gizartea diktadura batean izaten, 40 urte kultura zanpatzen , euskal gizartea akabatzeko saiakerak egiten ... Zer kontatuko dizuet jadanik ez dakizuena??
Antza, eta telebistetan esaten dabiltzanez, askatasunaren agerpenetik 30 urte, askatasuna bai, baina norentzat? zenbatekoa? 30 urte demokrazia , 30 urte Borboitarrak estatu buru direnetik, eta onik egin al digute guri Borboitarrek??
Pena ikustea gaur oraindik askok eta askok giozn hark egindakoak defendatzen dituztela, gai direla arrazoi bat emateko emandako gertakizunei, egindako sarraskiari, bizitako 40 urte ilun haiei...