Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Pirateria dela eta zigortu duten lehen euskalduna

Archivado en Kostaldearen hasiera haiek... • Fecha: 19-11-2005 22:28:56

Aste honetan egunkarian irakurri ahal izan dudanez Euskal Herrian ere epaitu eta zigortu dute pertsona bat internet bidez musika jaisteagatik. Pertsona hau lapurtarra da eta ez da txantxa ordaindu beharrekoa: 750 euro isunagatik, 700 euro sortutako kalteengatik eta 500 euro epaiketaren kostuengatik.

Pertsona honek, beste askok bezala, internet bidez fitxategiak jaisten zituen baina Kazaaren bidez egiten zuenez bere ekintza sinple hori delitu bilakatu da. Kontua da programa hori erabiliz jaitsi izan ez balitu datuak agian ez litzatekeela delitu izango baina programak fitxategiak partekatzea ahalbidetzen duenez jada ezin lezake esan bere kontsumorako soilik direnik. Hor omen dago hainbeste diru kostatuko zaion delitua!!!

Honen aurrean erantzuna garbia da: eta zer aritu behar dugu disko bat nahi dugun bakoitzean 16 euro edo gehiago ordaintzen? Gutxienez diru hori musikarientzat balitz...

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009