Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Ez goaz lanera...

Archivado en Paranoiak • Fecha: 20-11-2005 19:12:09

Astelehena,
jai ondoko alperra,
lanik ez egiteko,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera,
(lau)

Asteartea,
euria goitik behera,
bustiko ez bagara,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera,
(lau)

Asteazkena,
osabaren ezkontza,
berak nahi baldin badu,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera,
(lau)

Osteguna,
amonaren eguna,
hori ospatutzeko,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera,
(lau)

Ostirala,
haginetako mina,
aspirina hartuta,
bagoaz ohera,
ez goaz lanera, (lau)

Larunbata,
egun erdiko lana,
egun erditxogatik,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera,
(lau)

Igandea,
lantegiak itxita,
lana egin nahi baina,
ezin joan lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Egunero, begiak irekitzean lanera ez joateko aitzakia bilatzen dugu, agian txikitako kanta hau gogoratu beharko dugu klasera ez goazenean kantatzeko...

www.musikazblai.com

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009