Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Azaroak 25- Emakumeak jasaten duen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Archivado en Denetarik • Fecha: 25-11-2005 21:17:24

Badira oraindik ezer ez garela pentsatzen dutenak.
Mila kolpe, mila irain, mila bortxaketa (fisiko nahiz psikiko)...
Emakumea, ordea, hori baino gehiago da " sexu makina baino gehiago da, emakumea gizakia da..."
Gaur, hain zuzen, Emakumeak jasaten duen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Izan ere, gezurra dirudien arren, tratu txarren kopurua gero eta handiagoa da Euskal Herrian eta herrialde gehienetan.
Nola liteke pertsona bat horrela tratatzea? Zerk bultzatzen du gizona emakumeari horrelako tratua ematera? Zoritxarrez matxismoa oraindik ere oso hedatuta dago gure gizartean, bada etxeko lanak egiteko eta umeak zaintzeko bakarrik balio dugula uste duenik. Jarrera horien ondorio dira gaur egun oraindik ere emakumeak bizi dituen egoera eta askok jasaten dituzten tratu txarrak.
Ez dago ezer gehiago aipatu beharrik, guztiok baitakigu zein den emakumeak bizi duen egoera. Beraz, argi utzi behar dugu guk soilik nahiko indar daukagula aurrera egiteko eta inolako gizakik ez daukala eskubiderik beste bat zapaltzeko.
Horregatik, hain zuzen, 2005eko martxoaren 8an Emakumeen Munduko Martxa abiatu zen Brasiletik, gure eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunean bizi ahal izatea eskatzeko. Azken finean, inolako gizakiren mehatxu eta ostikadak jasan beharrik izan gabe.

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009