Ostegunean Eroski Taldearen hipermerkatu batean izan nintzen erosketak egiten. Betiko moduan hau eta hura begiratzen aritu nintzen, harritu eta gerora haserretu ninduen zerbait ikusi nuen arte.
Haragiaren gunera iritsi ginenean amak afaltzeko zerbait erosi behar genuela esan zidan. Aipaturik gune horren goikaldean kartel handi bat ikusi nuen zeinetan "orain behar duzun haragia euskaraz eskatu" (edo antzeko zerbait) zioen. "Ideia polita" pentsatu nuen.
Kartelean behi eta txerri baten irudia agertzen ziren atal ezberdinetan banatuta. Atal bakoitzak gezi bat zuen gorantz zeinetan atalaren izena agertzen zen gaztelania zein euskaraz. Benetan ideia ona iruditu zitzaidan geu garelako haragiaren izena gaztelaniaz esaten dugun lehenak.
Nire ezustekoa, ordea, jada bilduta etortzen diren haragi zatiei begira hasi nintzenean iritsi zen: ontzi denek zuten etiketa gaztelania hutsezkoa zen. Batean eta bestean "cerdo" jartzen zuen baina inon ere ez "txerria". Lehen aipatu bezala guztiz harrituta geratu nintzen.
Amaitzeko, bagenekien Eroskirentzat euskara bigarren mailako hizkuntza zela/ dela (marka bereko produktuak begiratu besterik ez dago) baina orduan zergatik "saltzen" digute kartel handietan euskararekiko konpromezua?
Igonexku — 2005-11-27 14:26:20
manex — 2005-11-27 20:34:51
Xabi — 2006-01-25 04:07:14