Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Nazioarteko Harremanetako lanak berriro ere

Archivado en Denetarik • Fecha: 02-12-2005 16:03:29



Bai atzo gelan adierazi zuen bezala "jai" daukagun aste honetan lan egin behar dugula dirudi. Eta lehen ere nahiko lan ez dugunez ba Gorka Oruetari bat gehiago ematea otu zaio, bere eskuzabaltasunaren adierazle (esaldi honek izugarrizko tonu ironikoa du e!).

Lana ekasin jarri duen testu baten ingurukoa da eta honako da berak adierazi bezala egin beharrekoa: "Nazio Batuen Erakundearen Erreformaren inguruan Goi-Mailako Taldeak egin duen Txostena da, 2004ko abenduaren 2an. Irakurri beharreko orrialdeak 72-86. Aipatutako orriak irakurri eta Goi-Mailako taldeak proposatzen dituen erreformak hartu, erreformen laburpena egin. Beharrezkoa izango zaizue Nazio Batuen Gutuna begiratzea, zuzenean egin dezakezue NBE-aren webgunean www.un.org. Horrez gain, Nazio Batuen erreformaren inguruan argitaratu diren artikuluak irakurri beharko dituzue ere, batez ere erreformaren inguran sortu den eztabaida politikoa hobeto ulertu dezazuten. Artikuluak —nahiko laburrak dira— helbide hauetan aurkitu ditzakezue: www.realinstitutoelcano.org, tarwww.politicaexterior.com eta www.fp-es.org .Ikasgaiaren programaren bibliografian bestelako estekak agertzen dira ere, behar dituzuenak erabil itzazue. Organuen inguruan informazioa bilatu behar duzue (osaketaz, funtzionamenduaz, etab), Nazio Batuen webgunera jo bertan informazio guztia oso ondo azalduta baitago. Azkenik, txostena abenduak 12-16 astean landuko dugu klasean, beraz lehenengo klaserako eginda ekarri. Iritzi pertsoanla idatzi behar duzue ere. Txostenak 4-5 orrialdetakoa behar du izan"

Ala ba akueduktu ona pasa ta segi lanean betiko moduan. Noizko gure bizitza egiteko denbora libre pixkat?

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009