Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Mugimendu berri bat martxan!!!

Archivado en Denetarik • Fecha: 10-12-2005 14:59:03

Duela urte batzuk Gazte Batzorde indartsu bat sortu zen Zumaian. Honi esker Zumaia herri aberasgarria bihurtu zen, hau da, etengabeko kontzertuak, ibilaldiak, ikastaroak, hitzaldiak... antolatzen ziren eta jaietan ere ekitaldi alternatiboak ugariak izaten ziren. Beti ere jakina da udalak antolatzen dituen ekitaldiak norentzat zuzentzen diren (ekitaldiak antolatzen dituenean, noski). Horregatik, batzorde honen helburua, herritarren asetu gabeko irrikak asetzea zen (gazte edo ez hain gazteenak),denborarekin ordea, mugimendu hau desagertu egin zen arrazoi ezberdinak zirela eta. Besteak beste jende berririk ez zelako elkartzen batzordera eta bertan zeudenak jada nazkatzen hasiak zirelako. Herrian 2000 gazte inguru ziren eta batzordean betiko 20 gazteak aritzen ziren denentzat ekintzak prestatzen.
Hauek desagertu eta urte batzuetan Zumaia inolako gazte mugimendurik gabe egon da. Kuadrila bakoitza taberna edo lokal ezberdinetan biltzen da eta ez dago inolako ekintza alternatiborik. Pasibotasun nabarmena ikusten da gazteriaren artean. Hori dela eta, zerbait egiteko garaia dela uste dugu eta orain dela hilabete inguru hasi ginen bilerak egiten, mugimendu berri bat sortu asmoz.
Hasiera zaila izango dela dakigun arren, konfidantza eta indar guztia ipiniko dugu dena aurrera atera dadin. Gainera, inguruko herriek ere laguntza erakutsi digute eta hori ere ezinbestekoa da. Lehenengo bileran esaterako, Zarauzko Xakela Gate Asanbladako gazte bat etorri zen beraien hilabete luzeetako sperientzia kontatzera eta guretzat oso baliagarria zan zen. Bigarren bileran, Debako Gazte Asanbladako bi kide ohi etorri ziren eta hauen parte hartzea ezinbestekoa izan zen bilera bideratzeko. Izan ere, gure artean konfidantza lortzea falta baita.
Beraz, hemendik eskerrik asko laguntzera etorri ziren horiei!!
Beraz gure aurrekoek egindako lanari jarraitzea espero dugu, nahiz eta horretarako lan asko egin behar den. Orain sortzen ari den Gazte Asanbladak herriak bizitasuna izatea du helburu eta argi eta garbi uztea Zumaiako gazteria ez dagoela hilda eta nahikoa indar daukala.
Duela urte batzuetako Gazte batzordeko partaideei zorionak eman beharrean nago, izan ere, gu oso txikiak ginen arren herriari eman zioten bizitasuna eta antolatutako ekintza alternatiboak oso ugariak izan omen ziren. Gainera, Baleike (Zumaiako herri aldizkaria) ere beraiek sortu zuten eta urte askotan argitaratzailea Zumaiako Gazte Baztordea izan zen. Orain bertan nago lanean eta unibertsitaterako egin beharreko lan bat dela eta, Baleikeren lehen eta azken aleak aztertzen egon ginen orain dela egun batzuk. Argi eta garbi ikusi genuen duela 11 urteko aldizkariaren eta oraingoaren politika guztiz ezberdian dela eta niri pertsonalki askoz gehiago gustatu zitzaidan duela 11 urtekoa. Beno pixkat luzatzen ari naiz eta beste batean kontauko dizkizuet zer nola ezberdinatsunak nabaritu ditugun aldizkaria gazte batzordeak argitaratzea utzi zuenetik.

MAITANE

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009