Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Akueduktua ere bukatzear

Archivado en Denetarik • Fecha: 11-12-2005 12:50:28

Gaur akabo! Hamar egun inguru daramazkigu klasera azaldu gabe eta bihar berriro ere tokatzen zaigu ordutxo batzuk sartzea (bi zehatzak izan behar badugu).

Aprobetxatu al duzue? Batzuk oporretara eta beste batzuk Durangora joango zineten, besteak parranda egiteko aprobetxatuko zenuten eta egongo da norbait zeinak lanak egiteko aprobetxatuko zuen. Azken taldeko horiei galdetuko nieke ea bukatu duten ze neu ere saiatu naiz aurreratzen eta benetan zaila bihurtu zait zerbait bukatzea.

Bihartik aurrera berriro ere autobusa hartuko dugu askok gure fakultate eder horretara joateko. Berriro ere egunerokotasuna. Berriro ere apunteak. Berriro ere lanak. Berriro ere BETIKOA.

Ea gabonetako oporrak laister iristen diren!!!

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009