Oporretatik bueltan boskarren ikaslana egingo dugu. Ikaslan honek besteek adina puntu balioko du, kalifikazio osoaren ehuneko 10 preseski. Ondorengo lerroetan azalduko dizuet zertan oinarritzen den. Baina hori egin aurrez, gogoratu oporretan telebistari buruzko apunteak behin irakurtzea onuragarria dela.
.
Ikaslanaren nondik-norakoa: ikasleek telebistaz emititzeko moduan egongo den albistea ikusgai edukiko dute. Albisteak hamar errakuntza ditu eta kontua errakuntzak non dauden asmatzea da. Irakasleak banatutako orrian bertan azpimarratu ahalko dira hutsak, behean errakuntza bakoitzaren inguruan zerbait idazteko espazio nahikoa egongo delarik. Ariketa hau burutzeko denbora mugatua egongo da: 20 minutu
http://zopelana.org/itb