Bukatu da, bukatu da lasaitasun epea, ohetik nahi dugunean altzatzeko epealdi motza, argien hilabetea.
Amaitu dira gabonak, eta dendetan gabonetako argiak merkealdien kartelengatik ladatu dituzte.
Amaitu dira ere gure oporrak (edo sasi oporrak), bihar berriro ere klasean egingo dugu topo gure eguneroko kideekin, bihar ere , esnatu , autobusa hartu eta Leioan ipiniko dugu oina.
Bihar ere, sarritan egin ohi dugun legez, unibertsitatera joango gara, eta gabonetan egindako lanak izango ditugu hizpide, beraz, oporrak ala sasi oporrak?? Oporrak ez al dira ezer ez egiteko garaia??
Urtean zehazr bizitzeko lan egin dugu askok, beraz, lanaeta klaseko lanen artean , opor gutxi...
Bihar azterketetarako atzera kontua hasi beharko dugu gainera...
Bitartean, ondo lo egin!!