Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Iparragirre sariak 2005: eitb taldearen onena aukeratzeko unea iritsi da

Archivado en Albisteak • Fecha: 08-01-2006 22:04:06

Aurten hamaikagarrenez eitb taldeak Iparragirre sariak antolatu ditu.

Urtero, taldearen saiorik onenak aukeratzeko aukera eskaintzen zaie ikusle eta entzuleei sari hauen bidez.
Bozkatzeko epea jadanik zabalik da, eta telebista zein irratian sariketaren iragarkiak jadanik eskaintzen dituzte eitb taldekoek.


EiTBk urteko saio onenak saritu nahi ditu Euskal Irrati Telebistako ikusle, entzule eta internautek ematen dituzuen Iparragirre Sariekin. Hamaikagarren edizio honetan, sariak emateko ekitaldia Ipar Euskal Herrian ospatuko da lehenengo aldiz; Biarritzen izango da, hain zuzen ere, otsailaren 9an.

Iparragirre sarien hamaikagarren edizioa martxan da dagoeneko. Sari horiek ikus-entzuleen ustez aurten Euskal Irrati Telebistako saio onenak izan direnei ematen zaizkie.

Botoa eman nahi dutenek Internet bidez egin beharko dute webgune honen bidez. Bosgarren urtez jarraian, Internet bitartez soilik eman daiteke botoa eta parte-hartzea gero eta handiagoa da. EiTBren webgune honetara sartzen den orok zazpi galderari erantzun eta DVD eramangarri bat irabazteko aukera izango du.


Bozkatzeko bide bakarra dago aurtengoan, internet. www.eitb.com orrialdean agertzen den banner baten bidez eman ahal izango dute botu ikusentzuleek. Bozkaketa horretan , eitb taldearen medio bakoitzaren saio onena aukeratu beharko da; euskal telebista1, etb2, radio euskadi, euskadi irratia, radio vitoria, euskadi gaztea, eta internet ataria ere.

Bozkatzen duten herritar guztien artean , DVD eramangarri bat zozketatuko du eitb taldeak.


Escrito por Eider
(1) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. Pertsonalki ez dut uste ezertarako balioko denik, baina nik bozkatu dut dagoeneko!

    Xabi — 2006-01-25 03:28:47


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009