Las obras del último gran centro comercial de Euskadi arrancan en marzo en Portugalete
Archivado en
Albisteak • Fecha: 09-01-2006 15:07:24
BESTE BAT!!! BESTE KOMERTZIAL GUNE BAT!!! GUTXI GENITUENEZ...
Irakurri nuen egun baten ezkerraldea dela biztanleko komertzial gune gehien dituena Europa osoan.
Nik ez dut gezurrik esango, joaten naiz komertzial gune hauetara, etosten ditut gauzak, baina... pena ematen dit gehiegiikeria honek.
Max Center izenekoa izan zen ezkerraldean lehena, A-8 auobifdetik ikusten dena, legez Barakaldo herriari dagokiona, Pryca jarri zuten egroago Sestan, gaur Carrefour dena.
Urteek aurrera IKEA, MEDIA MARKET, eta beste hainbat hartzen dituen MegaPark izeneko komertzial gune izugarria sortu dute.
Orain, Portugaleten... udalak behintzat herritarron iritzia kontutan hartuko balu...baina ez dira gai izan udal irdezkariak herriak zuen antzokia mantentzeako, suak kislaki zuen orain pare bat urte. Ez ziren izan zinema bizirik mantentzeko diru apur bat gastatzen, orain horiek guztien alternatiba gisa saltzen digute merkatal gune hau, gastuen alternatiba...
Los promotores del complejo agotarán con su apertura el número de licencias concedidas por el Gobierno vasco para grandes superficies Su tamaño será similar al de Max Center y estará ubicado junto a la A-8
El último gran centro comercial del País Vasco comenzará a construirse esta primavera en Portugalete. Con su puesta en marcha, el grupo Eroski -promotor del proyecto- agotará el número de licencias autorizado por el Ejecutivo autónomo para la apertura de este tipo de instalaciones en Euskadi. Ubicado junto a la autopista A-8 y con entrada directa por el futuro corredor que unirá los municipios de la margen izquierda, el complejo ocupará más de 25.000 metros cuadrados, una superficie similar a la de Max Center antes de su ampliación con el nuevo edificio de ocio
Albiste osoa ikusi
Escrito por
Eider
(1)
Comentarios •
(0)
Referencias •
Permalink
Comentarios
-
Ezkerrealdea dela merkatalgune gehien dituen tokia, oso estatistika kurioso eta, nolabait esatearren, tranposoa da. Norberak nahi duena babesteko, nahi duen estatistika atera dezake besapetik. Adibidez, baietz Etxebarri-Ibiña izan biztanleko merkatalgune gehien dituen Europako herria? Gasteiz kanpoaldean dagoen herrixka honek, oso biztanle gutxi ditu, eta bere udalerri barruan C.C. Gorbeia dauka. Zer esanik adibidez, Oiartzunez (milaka pare bat biztanle eta bi merkatalgune). Esan bezala, tranpa txikiak dituzten estatistikak.
Portugaleteko merkatalgune hau eraikitzeko erabakia, azalera handiko denden baimenak denbora batez izozteko Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren aurretik hartu zen. Nik pertsonalki ez ditut gustoko eta gutxita joaten naiz (batez ere berebilean joan behar delako eta gorroto dudalako errepidea), baina zalantzarik ez daukat, herritarren oso gustokoak direla eta gurea bezalako herri euritsu batetan, oso irtenbide egokiak direla eguraldi txarra egiten duen asteburuetarako.
Merkatalguneek alderdi txarrak dituztela? Guztiz ados, eta oso ondo ezagutzen ditut. Baina zer egingo diogu? Norberak erabakitzen du non erosi eta non igaro bere aisialdia, eta nik dakidala ez dira legez kanpoko negozioa.
Bestalde, eta komentario txiki batzuk egitearren. Gauza bat hipermerkatuak dira (Sestaoko Carrefour, esaterako), zeintzuk herri zein hirietan kokatzen diren eta bertako kontsumitzailea duten helburu. Beste gauza bat, merkatalguneak dira (zinemak, jatetxeak, dendak, eta hipermerkatua dutenak), eta hauek eskualde edo probintzia osoari zuzentzen dira, eta eguneroko gauzak erosteaz gain, aisialdi aukera eman eta egun osoa igarotzeko aukera ematen dute. Eta amaitzeko, Euskal Herrian experientzia aintzindaria den Megapark dugu. Espainia Iparraldearentzat pentsatutako merkatalgunea (edo hobeki esanda, merkatal parkea, ez baita zehazki merkatalgune bat). Megapark-en helburua da Espainia Iparraldeko kontsumitzaileak erakartzea asteburu osoa hor igaro dezaten (hotela ere badauka). Nolabait esateko, Sestaoko Carrefour-ek, Max Center-ek, eta Megapark-ek liga ezberdinetan jokatzen dute.
Bide batez, gaur eguneko tendentzia da herri guztietan hipermerkatua egotea, eskualde buruak diren herri/hirietan merkatalguneak izatea, eta hiri handietan merkatalgune eta merkatal parke handiak izatea. Xabi — 2006-01-25 03:41:24
Comentar