Ametsak..... amets. Horrelaxe okupatu zuten hainbat eta hainbat zarauztarrek bertako gaztetxea. Pertsona, denda eta taberna askotako babesa jaso ondoren, gaztetxea okupatu eta izugarrizko lana egin zuten egun gutxitan. Lehenik eta behin, lantoki zahar hura garbitu eta goitik behera eraldatu zuten. Ondoren, berehala ekin zioten ikuskizunak, ikastaroak, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi antolatzeari. Horrekin herritar guztien babesa izatea lortu dute eta hori izaten da askotan zailena lortzen baina guztiek ikusi dute bertan mugitzen den jendeak lanerako duen gogoa. Hasiera hasieratik, ordea, hustu beharraren mehatxupean egon dira, beraz, hasierako hilabetean jendea geratzen zen bertan lo egiten eta lortutakoa defendatzen.
Hiru hilabete bertan lanean aritu ondoren, orain dela hilabete inguru udaletxetik hustutzeko agindua jaso zuten eta epea urtarrilak 10 zen hain zuzen ere. Bertakoek, ordea, ez zuten etsi eta azkenean udaletxearekin akordio batera iritsi dira. Askoren ustetan hemendik bi urtetara burutuko diren hauteskundeen aurrean udaletxea hauteskunde kanpaina egiten hasita da. Izan ere, udaletxearekin bilera ugari egin ondoren eta zenbait puntu “adostu” ondoren, udaletxeak diruz laguntzeko eskaintza egin du, eta esan beharra dago Zarautz bezalako herri batean oso arraroa dela udaletxeak okupazioa finantzatzea. Baina denborarekin ikusiko da zert gertatzen den.
Hala ere Putzuzulo gaztetxeak bizirik dirau oraindik ere eta zarauztarrek erakutsi duten indarra eta gogoarekin luzerako izango dela espero dugu.
BEJON DEIZUELA!!!!!!!
Xabi — 2006-01-25 03:16:06