www.matraka.info
Angel Alkalde Portugaleteko (Bizkaia) euskal presoaren askatasuna eskatu du Bai Euskal Herriari herri ekimenak. Presoaren osasun egoera larria da; Alkalderi eskuineko aldakan ebakuntza egin berri diote, eta aste honetan bertan Gurutzetako ospitalera ekarri behar zuten beste ebakuntza bat egitera. Izan ere, eskuineko belaunean endekapenezko artrosia du, eta protesi berezi bat behar du.
Ezkerraldeako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, Angel Alkalde presoak Txagorritxuko ospitalean astebete darama. Hilaren 8an, sinkope koronario bat izan zuen, eta erietxera eraman behar izan zuten. Ospitalean egindako frogen arabera, Alkaldek gaitz koronario larria du.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestazioa antolatu du ostiralean, hilak 20. Ibilbideari arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera Portugaleteko Triangelu plazatik