Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Odarruko “Radixu irradia”, 15 urte askatasuna lantzen

Archivado en Albisteak • Fecha: 27-01-2006 10:16:32

15 urte bete berri ditu Ondarroako irrati askeak,eta hori ospatzeko asmotan hainbat ekitaldi iragarri dituzte.

Esan daiteke aipagarriena gaur hasi behar duten ekitaldia dela. Gaur, arratsaldeko 18:00etan hasita, 48 orduko saio etengabea hasiko dute igandera bitartean.

Sei hilabete inguru egon dira konponketengatik irratia itxita Radixu irratikoak, orain gutxi berriz ere martxan jarri ziren, eta abendutik indartsu dabiltza “15 urtez askatasuna lantzen” lemapean egiten ari diren kanpainarekin.

Asteburu honetan egongo dute beraientzako berria ez den 48 orduko saioa, eta bertan irratiko gaur eguneko eta aurreko epealdietako lagunak biltzea daukate helburu. Bihar bi orduz Radixu irratiaren saio zaharrak, momenturik onenak,etab. Entzungai izango dituztelarik.

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009