Egia da gaur egungo umeak ez direla gu txikitan ginen bezalakoak, eta are gutxiago gure gurasoak bere umetasun garaian ziren bezalakoak, baina... non dago normala eta ez-normalaren arteko muga? Nork esaten du zer den normala izatea? Zer eduki behar du ume batek normala ez izateko?
Ikasi dugu orain gutxi egindako azterketa baten nola normala den ohituta gaudena, nola moralak, erlijioak urteetan erakusti (inposatu sarritan) diguna den normala, ohizkoa, alegia.
Nire aitak iakstola baten egiten du lan, eta eguerdi partean , bazkaltzera etorri denean gaur bertan bere belarrietara heldu den zeozer kontatzen aritu da.
Badago Portugaleten ikastola bat, bat eta pribatu bakarra, ikastola da, baina egon garenek ondo ezagutzen dugu , eta kooperatiba be bada, eta hori da haien helburua, dirua, irakaskuntza bigarren mailako betebehar bat da, edo hobe esanda jendearekiko tratu ona, behar bezalako arreta, hori da ahaztuta daukatena.
Zergatik?
Nik neuk hamaika arazo izan ditut ikstolan hainbat gaien inguruan, eta seguraski nonoiz ikastolako zuzendari eta agintariek lerro hauek irakurtzen badituzte, ez zaie bereziki arraroa egingo nire ahotik entzutea.
Aitaren ezagun bat joan da egunotan bere alaba ikastolan matrikulatu nahian. Aitaren esanetan antza ezagunak 2 urteko enskatila polit polita dauka , Ukraniatik ekarria orain urtebete inguru.Guraso eusakldunak, Meatzaldean bizi direnak (Portugaletetik 15 bat minutura, Urioste izeneko herri txiki txikian). Antza urte horretan jaiotako ume asko eta asko daude, eta arazoak izaten dabiltza bere alabarentzako ikastola bat aurkitzeko.
Hau guztia, nora heltzeko kontatzen ari natzaizue?
Tira, Asti-Lekun antza , ume "normalak" nahiago dituzte, eta hortaz, bere gurasoei zita ere emateko astirik ez dute izan, argi daukate bere alaba ez dutela berean onartuko...
Ikaragarria, ezta?? Gaur, ume adoptatu bat, bi urterekin Euskal Herrira ekarritakoa, ez al da normala?? Apostu egingo nioke nik umearen amari horrelako hitzak esan zizkionari, 10 urte barru klaseko azkarrenetarikoa dela ume hori, baietz nik irabazi apustua?
gaur egun , non umeetariko portzentai altu batek gurasoak banatuta dituen , non gero eta gehiago diren ama edo aita besterik ez duten umeak, gaur, homosexualen arteko ezkontza legeztatuta hauetako egun urbil batean hauek ere semeak izateko eskubidea izango duten honetan, Nola ausartu daiteke ikastola bateko gerentziaren arduraduna, zuzendaria edo edonor horrelako zeozer esaten?? (Lotsarik emango balie behintzat...)