Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

2005.eko Iparragirre Sarien irabazleak jada ezagun

Archivado en TB, Irratia, Zinea, Antzerkia... • Fecha: 04-02-2006 23:35:50

"Wazemank" eta "Pásalo" telebistan, "Hiru Erregeen Mahaia", "Boulevard Abierto", "Eusko Ikaskuntza" eta egaztea.com irratian eta Eguraldia Interneten, 2005eko EiTBko Iparragirre Sariak.

Saio eta eduki horiekin batera, hiru sari berezi ere banatu ditu Euskal Irrati Telebistak. Horietako bat Julio Ibarra iazko azarora arte gaueko "Teleberri" albisteagiaren aurkezleak jasoko du. Beste bi Iparragirre Sariek Iparraldeko bi lagunen lana gailendu dute: Jean Haritchelar Euskaltzainburu ohiaren jarduna eta Libe Goñi Iparraldeko Ikastoletako lehen andereñoaren ibilbidea.



Sari banaketa datorren ostegunean, otsailaren 9an, egingo da Miarritzeko Kasinoan arratsaldeko 20:00etan hasita, Franck Dolossor eta Vanessa Sanchez gidari direla.
Sariak banatzen, berriz, Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiarekin batera, besteak beste, Aitor Arandia EiTBk Iparralden duen ordezkaria, Radio Euskadiko Pulpoak, Mikel Erramuzpe Euskal Kultur Erakundeko presidentea, Sustrai Colina bertsolaria, Niko Etxart eta Pantxoa eta Peio kantariak eta Jose Maria Muñoa Eusko Jaurlaritzako Kanpo harremanetarako Lehendakariaren ordezkaria arituko dira.

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009