Lorategia, sakelakoentzat euskarazko bigarren jokoa, eta dohainik
Archivado en
Albisteak • Fecha: 05-02-2006 14:18:22

Sakelako telefonoa erabiliz jolasean ibiltzea maite dutenek aukera berri bat izango dute aurrerantzean, sakelakoentzat pentsatutako euskarazko bigarren bideojokoa plazaratu baitu Animatu enpresak: Lorategia.
Dohainik banatuta
Lorategia joko didaktikoa da, berria, euskaraz, eta sakelako telefonoentzat. Jokoa euskara ikasteko eta erabiltzeko tresna da, teknologia berrien eremuan eta horren hedatua dauden sakelako telefonoen esparruan.
Esparru horretan euskaraz atera den bigarren jokoa izateaz gain, beste berrikuntzarik ere badu produktu honek. Izan ere, Lorategia dohainik banatuko da. Telefonoaren erabiltzaileak datuen trafikoak eragiten dituen kostuak soilik ordaindu beharko ditu (0,50 € baino gutxiago).
Informazio gehiago;
www.erabili.com orrialdean
Escrito por
Eider
(0)
Comentarios •
(0)
Referencias •
Permalink
Comentarios
Comentar