BUKATU DA
BUKATU DA
BUKATU DA
SE ACABÓ!!!
Sei azterketa egin ondoren, atzo eman genien amaiera azterketei kazetaritza 2.mailakoek. Horregatik, ospatzeko asmoz Bilbora jeitsi ginen zenbaitzuk. Umorea ez zen falta eta eguerdia iristear zelarik giroa berotzen zihoan, hemengo txakolina, hango marianitoa...
Barre algarak, tertuliak, denetik izan genuen ordu luze hoietan.
Gaua iritsi zenean, ordea, asteartea zela kontutan hartuta berehala hasi ziren tabernak itxitzen eta pintxo batzuk jan ondoren taxia hartu eta etxerako bideari ekin genion (tabernak itxitzeaz gain, gorputzak ere oherako bidea hartzeko eskatzen zigun, nahiz eta pare batek horretarako gogorik ez eduki...jeje).
Egun bikaina izan zen eta, beti bezela ez zen argazki kamararik falta izan. Horregatik, aukeraketa bat egin eta laster jarriko dizkizuegu atzo ateratako batzuk.
Beno ba, ea 2.lauhilabetea beste animo eta indar batzuekin hartzen dugun...
Besterik gabe, lasterarte!!!!!! eta ondo pasa!!!!!!!!!!
eider — 2006-02-09 20:34:23