Hiru urte, 1.065 egun Egunkaria itxi zutenetik.
Hiru urte esnatu, irratia piztu eta albiste txar bezain nahasgarri hura entzun genuenetik. Ikastolara heldu, eta ikastolako sektore euskaldunaren artean nolabaiteko surrumurrua zegoen, ikastolen elkartea, egunkaria, argitaletxeak...zer zen benetan itxitakoa? zeren bila zeuden gizon berdeak?
Klasera sartu ginen, baina somatzen zen nolabaiteko urduritasuna normalean albisteen inguruan kexkatu gintezkeenon artean (bazegoen sektore haundi bat egun hartan ezer ulertzen ez zuena, berdin zitzaiena itxi, zer itxi, euskaldunon Egunkaria zer zen ere zekiten zalantzan jarriko nuke...), irratia erdi piztuta genuen.
Goizeko albistegian ia jakin genuen gauzak nola zihoazen, gertatutakoa, eta bai, gutxi zegoen egiteko, baina besterik ezean behintzat beste ikasle eta langileei jakinarazi behar genien. Mezua zabaldu eta gertatutakoaren gogortasunaz ohartarazi behar.
Ez zen ez erreza izan guzti hura, itxierak berak bazuen bai gogortasuna, Euskal Herrian eta beste hainbat eta hainbat basterretan ohiartzuna izan zuen, adierazpen askatasuna, hedabide bat itxita... Egunek aurrera, atxiloketak, torturak, epaiketak, kartzelaratzeak... Ugari izan ziren egun, aste horietan jaso, buruan ordenatu eta besteei zabaldutakoak.
Denborak aurrera egin du, eta oraindik, argitu gabe dago Egunkariaren inguruko kasuaren alderdi legala, gizartearen gehiengoak argi dauka eta.
Kazetari iznago gara, eta hemendik, gure gunea den honetatik, guk ere gogora ekarri nahi izan dugu, Egunkaria itxi zuten , baina itxierarekin beren helburua lortu bai, baina kontrakoa ere lortu zuten. Are indar gehiagoz hazi da prentsa egun hartatik, euskaldun eta ez euskaldun askok erakusti zuten beren desadostasuna, eta Adierazpen askatasunaren bidean, hona hemen ezin ahaztu daitekeen gertakari triste baten inguruko gure lerroak.