Iruñako laku baten ahate bat hilda, Santurtziko itsasadarrean txori bat hilda, eta jadanik hegaztien gripea gurean?
Klaseak erakutsi digute gaur egunkariko biñeta bat, eta hasieran nolabaiteko harritu aurpegia geratu bazaigu ere, ez zitzaion arrazoirik falta humorez emandako ikuspuntu horri. Putreak, hau da, kazetariak hegazti gripea heltzeko desiratzen ... Kazetariak beti albistea gurera noiz etorriko zain, berdin da ona o txarra izan...
Badaukat lagun bat oilaskoen salmentara dedikatzen dena, eta larunbatean , asteburuak laneko kontuez hitz egiteko egunak ez diren arren , galdezka aritu natzaion.
Hainbat gauza esan zizkidan , jadanik oilaskoa jatearen inguruan nuen lasaitasuna mantentzen ere lagundu zidan , eta esandakoen artean , anekdota txiki bat ere ekarri zuen gogora;
Joan zen harategi batera astearen hasieran , eta bere produktuak uzten zegoela, andra batek oilasko bat eskatu, eta dendaria jartzen zegoela, berehala atzera egin zuen emakumeak, hegazti gripea gurean zegoela argudiatu eta badaezpadan oilaskorik ez zuela eramango. Horren ordez oilasko hamburgesa bat emateko...
Oilaskorik ez baina oilasko hamburgesa bai??? Komunikabideak gure buru eta ideien jabe dira, oilaskoak kutsatuta daudela esan, eta gu...