Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Inkestaren arabera Kostaldea eta Tofafly bitakorarik onenak

Archivado en Denetarik • Fecha: 16-03-2006 18:07:33

"Zein da zuen ustez bitakorarik onena??"

Azterketak amaitu eta egun gutxitara, behin bitakora hauek egitea agindu zigun irakasleak ebre notak erabakita zituela, Kostaldea-n inkesta bat proposatu genizuen.

Inkestaren galdera honakoa zen: "Zein da zuen ustez bitakorarik onena??" erantzuteko 24 aukera, Klaseko bitakoren zerrendan agertzen ziren bitakorak, Gorka Palazio irakaslearena, eta batere gustatu ez zaionak bozkatzeko aukera ere.

Bitakora batzuek ez dute botu bakarra ere jaso, beste batzuek, GureTxoko, Irane, Laulena.. adibidez, botu 1, 2 edo 3 jaso dituzte.

Irabazletzat jo ditzakegunen artean, edo zehatzago esanda, bozkatuen izan direnak, Kostaldea eta Tofafly izan dira. Inkesta amaitu dugun une honetan Kostaldea dago irabazle 33 bourekin, eta Tofafly 31 boturekin, esan beharra dago ordea, oso parekatuta ibili direla botuak.

3.postuan, aitevistoevaristo webgunearen umorea kokatzen da, eta laugarren sailkatuei gure aipamen berezia eginez, Pettiko hiru mutilak ditugu.

Eskerrik asko zuen botua eman duzuen guztiei, eta laster beste inkesta berri bat jarriko dugu zuek botu eman dezazuen.

Escrito por Eider
(2) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. Guri aipamen berezia egin diguzu, eta eskertzekoa da, horren ondorioz, ahoz-ahokoa eta masaje kardiakoa egingo diot gure bitakorari berriro berpiztu eta gure irakurle kopuru murriztuari poztasun bat emateko. Baina aitortu bearra dakat zuei boto bat baino gehiago eman nizuela ze zuen bitakora gurearengandik argi-urtetara geratzen baita, gu lurrean eta zuek eguzkian.
    Muxu handi bat

    Pettitarra — 2006-03-16 22:05:50

  2. Irakurle baten kritikatzat?
    Zure kritika ez da ez zuzena ezta ontzat hartu beharrekoa.
    Onena edo txarrena zein den kalifikatu ahal izateko guztiak ikusi behar dira, eta era berean, inkestatxoa klaseko genteari bereziki zuzendutakoa da, finean, argi dago hoberena izatea erreza izna daitekeela behin eta berriro bakoitzak bere buruari botu emanda.

    Bitakra hobeak badaudela nik ere badakit, zer uste duzu ez naizela ibiltzen blog gehiago begiratzen?

    Zuk ba al duzu bitakorarik? Kuriositate hutsa besterik ez da,e!

    Eta...tira...nahiko trakets osatutakoa bada, agian ez zaizu bisitan sartzea interesatuko. Bitakora guztiak dira ondo jorraturikoak baldin eta interes puntu minimo bat ipintzen bada hauek egitean...

    BESTERIK GABE...

    eider andres — 2006-04-02 11:45:56


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009