Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Debekuen gainetik...

Archivado en Denetarik • Fecha: 29-03-2006 17:16:28

Datorren ostiralerako, hilak 31, Bilboko Etxebarria Parkean "Botellon erraldoia" omen dago antolatuta.

Nik ere jaso ditut e-mail bidez aldarrikapen-jai edo ez dakit zer honetara joateko deialdi ugari, antza euskaldunak ezin gara Katalanak edo Andaluzak baino gutxiago izan edate kontuetan.

Lehenik eta behin, ausartuko naiz esatera, eta suposatzen dut gehienak nirekin ados egongo zaretela, euskal gazteok ez dugula botellon egiten, akaso lito batzuk hartzen ditugu lagunekin.

Egia da litroak, botelloi delakoa, mozkortzeko deialdiak besterik ze direla batzuen ustez, egia da ere , kalimotxo botila batekin bi ordu egotea baldin eta edaten duzun lehen aldia ez bada ez dela mozkortzea, lagunekin solasean zeozer hartzen egotea besterik ez.

Bai, bai, lagunekin zeozer hartzea besterik ez, batzuek tabernetan egiten dutena, gazteek kalean egiteko joera dute. Arrazoiak nahiko argiak dira, kalean kalimotxo batek, edalontzi haundian, 6 izotzekin (kasurik onenean 4), eta ardorik txarrenarekin, 2,5€. Kontutan edukita izotzak ur bihurtzen direla nahiko arin tabernetako beroarekin, edaten dugunaren erdia ura, ur zikina besterik ez. Zenbat kalimotxo jausi daitezke juerga gau baten? egin kontuak... eta hori, kalimotxoa besterik ez bada, ez naiz sartuko kubata batzuk hartzeak suposatzen duenarekin.

Auzokoen kexak, eta hau eta bestea, bai, badira auzokoak, baina gaur egun, gure herrietan leku guztietan daude auzokoak, hau da, masifikazio urbanisitikoaren eraginez, ez da lar berderik egoten, ez da auzokorik gabeko parkerik egoten, beraz, nora joan? Etxe azpietan ere egoten dira tabernak , baina hauek udalei ordaintzen dietenez, ez diete hainbesteko kalterik egiten,ezta?

Ulertu dezaket , behin apur bat nahikotxo edanda egin daitezkeela tontokeriak, baina ez bakarrik gazteek, ez nahastu, gazteon artean ordea gehiago ikusten da.

Azkunak konponbide erreza bilatu dio asuntuari, parke publiko bat itxi eta horrela arazoa ekidin, ja, ja, ja!! parkatu nire barreak, baina...ez al da txantxa itxurakoa?

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009