Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Gauza txar guztietan aurkitu daiteke zeozer positiboa.

Archivado en Denetarik • Fecha: 17-05-2006 21:43:59

Hileta bat izan nuen atzo, azkenaldian ez da gertakari isolatua , baina tira, horrelakoa da bizitza eta ezin heriotzaren inguruko eztabaida amaigabeetan sartu.

Bereziki gogorra izan zen lagun on abten aitari agur esan geniolako atzo, eta ez da ez berdina 50 edo 80 urteko pertsona bat agurtzea.

Jakin nuen gertatuatakoa astelehn aguean, berehala saiatu nintzen ezagun ugarirekin kontaktuan jartzen, horrek ere amorru sentimentu abt uzti zidan barnean, deitu nituenetatik askok bazekiten albistea, baina antza bakoitzak bere informazioak gorde behar ditu,e ta zertarako deitu besteak? baina tira... utz dezagun, nik jakin bezain laster egin ebharrekoa egin nuen, nire kontzientziak eskatu zidana, nire lagunak, nire lagunaren lagunak abisatu, gure klasekide abten aita ez da egunero hiltzen eta horrelakoetan egon behar gara lagunak.

Mezu sistrin bat bidali nion nire klasekide izandakoari telefono mugikorrera, ez zitzaidan egoki iruditu besterik egitea, deitu? eta zer esan? seguraski beldurra zen gehiago egokitasun ezaren irudia baino, une latzetan batzutan hobe da besarkada bat hitz sorta eder bat baino.

Ez naiz bereziki positiboa, ez naiz edalontzia erdi beteta ikusten duen horietakoa, ez normalean behintzat, baina atzokoak sentimentu garratzaren artetik nolabaiteko poztasuna ere sorrarazi zidan. Eliz kanpora gerturatu eta jende ugari ikusi nuen, aspalditik ikusi gabe nituenak, errepikatzen joan zirenak, besterik gabe ikastolatik alde egin zutenak , edo ikastola amaitu bakoitza leku batera begira jarri eta aspalditik ikusi gabeko lagunak.
Batzuk oso aldatuta ikusi nituen, beste batzuk ikusteak nolabaiteko pena eman zidan, pena eman zidan pentsatzeak lagun onak izan ditudala eta egun batetik bestera arrazoi batengatik edo besteagatik... gertakari latz batek besterik ez gaituela elkartzen.

Ez naiz ikastolatik lagun minak atera dituen horietakoa, ikastola pasa beharreko garai bat da, eta nik besteek bezala pasa nuen, bere egun on eta txarrekin, bere gauza on eta txarrekin, eta pertsona ugari pasa dira ikastolako epealdi horretan jire ondoan, batzuekin oso ondo konpondu naiz, txikitatik, besteekin oso gaizki, eta gutxika gero eta garrantzi gehiago ematen nien nire lagunei eta gutxiago niretzako desegoki zirenei.

Atzo bildu ginenak gehienak oso jente jatorra ziren, juergan ateratzeko konpainia ona, ikasbidaia izan genuen hizpide, batzilergoan egindako bidaia (SALAMANKA, VEN Y CUENTALO!!) eta hainbat eta hainbat gorantzi.

Ez dakit benetan positiboa den edo besterik gabe tristea ikustea ez garela gai izan orain arte, bizitzak derrigortu gaituen arte elkartzeko, baina... kontua da elkartu ginela,e ta badaukagula juerga bat, solasaldi luzea bat hor pendiente.

Musubat Josu, ekin bizitzari burua tente.

Zure lagun baten partetik zuretzako,e ta aitarentzako dagoen lekuan dagoela.

MUSU BAT

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009