Amets bat, helburu bat, gauzatzeko bide zaila.
Dublin da helmuga, hilabete erdiko egonaldia, luzeagoa balitz ere, gatz ezetzik esatea.
Bi aste atzerriko lurralde batean, bi aste gurearengandik hain desberdina eta era berean hain berdina den lurralde bat ezagutzen, ikusten, sentitzen.
Helmugara heltzeko 150 hitzeko bidaia, hizkiz -hizki sortutako hitz multzoa, 150 hitzeko multzoa.
Errez bete daitezke 150 hitz, zaila da ordea sentimenduz beteriko 150 hitz idaztea, aireari zuzendutako hitzak baino gehiago izango direnak erabaki, ordenatu eta idatzi behar dira, saiatu beharko...
Dublin, Irlanda, gutxi dakit Dublini buruz, ez dute nire hizkuntza bera erabiltzen , haiekin komunikatzea ordea ez dut uste zaila denik, guztiak gara antzeko, eta gogoak medio, komunikazio prozesuari eustea zilegi da, arazo bakoa...
Eta... lerro hauek inori gustatu eta nire ametsa errealitate bihurtzen bada, orduan, zer? Maleta prestatu eta abentura berria! Urduritasunak betetzen ditu nire zainak pentsatze hutsarekin.
Amaitu zaizkit hitzak, bete dut beharrekoa, sentimendurik duten...zuen esku...
Gehiago jakin...