Ez dakit zer idatzi, baina zuekin egoteko gogoa nabaritu dut.
Badira egun abtzuk ez dudala ezer idatzi eta gaur, honen aurretik eskegi dudan elkarrizketa eskegi eta zuei hitz batzuk zuzentzeko gogoa sartu zait.
Bihar klaseen hasiera ofiziala da EHUn, nik zorionez aurten eta gauzak espero bezala badoaz ez dut kalserik izango astelehenetan eta beraz bihar nire oporrak luzatzeko aukera izango dut.
Ez pentsa, ez dut eguna penas igaroko, ez dut uste EHUk aldaketa askorik eskaini behar digunik aurten, betikoari eutsi beharko diogu.
Klaseak hasi eta ohartu ere ez naiz egingo, asteburuan Irlandara noa hamabost egunez eta beraz klaseak bueltan hartuko ditut gogo gehiagorekin orain baino.
Tira, alde egin aurretik nahiko gauza wegin behar ditut, beste gauza batzuren artean, Irlandan dagoen edo egon den norbaitekin hitz egitea gustatuko litzaidake, zuek, egon al zarete? Are hobe ezagutzen duzue Dublinen ala Belfasten dagoen inor?
Besterik gabe lagunok, idatziko dizkizuet lerro batzuk alde egin aurretik ahal badut, eta ez euki zalantzarik han nagoela ere kontatuko dizuedala zeozer...