Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

31 urte eta gero...

Archivado en Denetarik • Fecha: 27-09-2006 15:25:21

Txiki eta Otegiren hilketatik 31 urte, urtero bezala irailaren 27an Gudari Eguna, hausnarketa bide erabili dezakegun eguna aldarrikapenak ezin alboratu baditzazkegu ere.

Zer aldatu da Txiki eta Otaegiren heriotzatik gaur arte?
200 militante baino gehiagoko zerrenda bat dago, bere bizitza Euskal Herriaren alde eman duten 200 pertsonatik gora, zertarako?

Argi dago independentzia lortzen dugun egunean haiei eskeiniko diegula, nik behintzat eta gaur malkoak jausten zaizkit pentsatzen dudanean ezagunak, ezezagunak, atzo, gaur... jausi direla eta biktima batzuk besterik ez direla existitzen.

Euskaldunak ez gara biktimismoaren zale eta gure hildakoak errespetatu eta omentzen ditugu beste batzuek egiten duten zarata ekidituz.

Falta direnei, gauero gure zerua izarrez betetzen duten horiei, Pantxo ta Peiok aipatzen zuten zeruko izar berriak pizten jarraitu Euskal Herriko zeru gainean, gu guztiak gidatuko gaituzten izarrak.

Mila musu bereziki hurbilekoei, Txapel, Ojeda, Igor, Baru, eta haiek jasoko ez badute ere, haien senideei, merezi dute eta.

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009