Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Euskaldun bat Dublinen (I)

Archivado en Denetarik • Fecha: 02-10-2006 15:20:17

bueno... larunbatean heldu nintzenetik hau da nire lehen kontaktua ordenagailu batekin, eta...nola ez...hemen nauzkazue zuei nire abentura eta desbenturak kontatzen , nire barruak askatzen nire blog honetan , nire eremu honetan.

Larunbatean heldu nintzen eta egia esan ez zen batere erreza izan. Ez nagoohituta ni bakarrik ibiltzen turista gisa eta faltan bota nuen, eta jarraitzen dut botatzen nire hizkera bera zuen(eta duen) nonor, arazo bat daukadanean norbaitekin konpartitu, besterik gabe burura datorren lehen gauza pentsatu gabe esateko nonor.

lehen eguna dut gaur 15 egun eman behar ditudan eskola honetan, eta tira... gaur adaptazio eguna dela esan nezake, azterketa bat egin didate goizean maila zehazteko, arauak eta bestelakoak azaldu dizkidate eta lehen esapiniarrak aurkitu ditut, tontakeria bat dirudien arren , mirari bat izan da niretzat!!

nire "host family"aren etxetik eskolara ordubete daukat , 10 minutu oinez tranbiara, 40 minutu tranbian eta beste 10 minutu oinez,ez da gutxi ez, batez ere goizeko 6:30etan esnatu behar naizelako.
Hainbat gauza daude ikusteko hemen, eta atzo eta gaur artean zenbait gauza,taberna eta Dublinen hain ezagunak diren pubak ezagutu ditudan arren, desiatzen nago ea Castellongo bi mutilek nirekin turismoa egin nahi ote duten jakiteko.

Asteburuan egun pasan Belfastera igotzea daukat buruan, ez asteak zelan egiten duen aurrera eta zer erabakitzen dudan , badakit han euskaldunak daudela eta badakit ere euskaldun batek Belfasteko bisitaldi gidatuak egiten dituela, beraz, behingoz ez da hizkuntza arazo izango.

bueno lagunok... hemen dauzkazue nire deseperazio ikutuarekin idatziriko lerroak, badirudi ez naizela etxetik sekula irten,ezta?
ba irten naiz, eta nahikotan gainera, baina ez naiz independentzi zalea, ez behintzat honen gisako egoeretan.

Niretzako geratzen zait gaur hortzadarra ikusi dudala, hortzadarrak hemen euskal herrian bezala egin du bere agerpena...

mila musu

eider

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009