Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Euskaldun bat Dublinen (II)

Archivado en Paranoiak • Fecha: 03-10-2006 18:18:44

Triste samar nago.zergatirik ez galedtu ez daukadalako oso argi.
Irlandan nago, bi aste emango ditut inglelera kurtso bat egiten, eta bidaia eta kurtsoa dohan ditut, pozik egon beharko nuke,ezta?
ba ez...

ahalko banu oraintxe bertan sartuko nituzke nire gauza guztiak ekarri nuen maleta haundi hartan eta etxera joango nintzateke, segituan.

Ez nago ohituta ni bakarrik bidaiatzera, klaseak ondo daude,ez dut arazorik izan, baina zer egin kalseak amaitutakoan? 12etan kalseak amaitu, bazkaldu eta interneten pizka bat aritu ostean, 14:00ak, zer egin ostean?

Gaur Guiness garagardoaren fabrika bisitatzen joan naiz, baina... 9.5euro ordainduta ordubete eskasean kalean geunden,ez dago ikusteko apenas ezer, Pinta bat edan, edo erdi zurrupatu gustatzen ez zaidalako, eta 17:00ak diren honetan,zer egin?

ez zait gustatzen kalerik kale ni bakarrik ibiltzea,ez behintzta egunero eta derrigor.

Tontotuta nagoela pentsatzen egongo zarete, ni ere agian kanpotik irakurtzen dagoena banintz pentsatuko nuke zoratu zaretela horrelakoak esaten,familiak nire parania guztiak ahazteko eta bidaiaz gozatzeko esan dit, eusko jaurlaritzatik nire bidaia honen ardura daukanak erantzun be ez dit egin...

Tira lagunok, nire 4.eguna dut Dublinen, 2.klase eguna eskolan, eta oraindik 11 egun geratzen zaizkit hemen, asteburua tartean dela, saiatuko naiz egunero nire bizipenak kontatzen, ezagutzen baduzue inor Dublinera etortzeko gogoz dagoena esan oso leku berezia dela, baina lagunekin etortzeko, ahal bada lagun garagardozaleekin etortzeko.
asteburu honetan bertan etorri nahi baduzue , deitu eta egongo gara, horrela eukiko dut egiteko zeozer...

musu bat

EIDER

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009