Apur bat negartia nintzela banekien, txikitatik esan didate, eta nagusiagoa naizen honetan ere soberan dakite ezagutzen nautenek malkoak zelako erreztasunez agertzen zaizkidan begi ninietan, pozik nagoenean, triste nagoenean, arazoek gainditzen nautenean, gehiegi edaten dudanean...
baina... ezagutzen ez nauen bate ere esatea... ene!!
esan nizuen, eta ez banizuen esan esaten dizuet orain, Belfastera igotzeko asmotan nabil, edo nenbilen, ez daukat oso argi, eta horretarako Belfasteko euskal komiteetan dagoen euskaldun batekin aritu naiz solasean azken egunotan. hemendik berari eskerrik beroenak laguntzeagatik, zalantzak argitzeagatik eta besterik gabe nirekin harremanetan egoteagatik.
Belfastera igotzeko asmoa ezagutzeko bazen ere, bereziki behar bezalako pertsona batek erakusteko, bitxikeriak ezagutzeko zen, hau da, hara joan eta bakarrik ibiltzen badakit, gu guztiek dakigu, edonora eldu eta noraezean ibili, ni azken egun hauetan aditu egiten ari naiz horretan.
Gonbitea jaso dut Belfastera igo eta han lo egiteko, ez da ez gutxi hemen daukadan agobio egoera alderatu eta leku berri bat ezagutzera, zein leku eta Belfast , Euskal Herriaren hain anzteko iruditu zaidana beti, eta seguraski antzekotasunik batere izango ez duena.
Nahiko "dependiente" ere banaiz ordea, eta gura nuke joan zerbaitekin lotuta, hau da, autobusa heldu eta noraezan ez ibili, edo behin han egonda benetan nonork erakustea leku aipagarrienak, ez dakit, bestela hemen geratuko naiz, bakarrik egoteko aukera hemen ere badaukat, eta Euskal Herrira bueltatzen naizean seguraski ere eukiko dut.
Erabakitzeke daukat, ez dakit gogo gehiegirik dudan noraezan ibiltzeko, hemen lortu dut, plano bat daukat, edo bi edo hiru eta jada badakit gutxi gora behera nondik bailen, baina...berriz ere bilatzen jartzea...
Bestela, ba bueno... "me queda resignarme y quedarme aki" esan nezake, agobio egoera apur bat aldendu da nigandik, nahiz eta arratsaldeak luzeegi egiten zaizkidan hemen, eta bueno pasako ditut geratzen zaizkidan egunak halan edo holan, lasai!!
Egunotan familiaren deiak jaso ditut, eskertzekoak egia esan, nik ere telefono txartela erosi eta deitu dut deitu behar nuen hori, opariak ere ersoi beharko ditut, hemen beste gauzarik ez dakit dagoen baina pintak hartzeko tabernak eta opariak erosteko dendak hamaikamila inguru.
musu bat irakurle maiteok, jajaj!
bihar osteguna da, eta beraz bihar ere arazorik ez badago kontatuko dizkizuet nire paranoiak eremu honetan, finean nire barnekoak askatzeko oso baliagarria da hau!!
musu bat
EIDER