Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Euskaldun bat Dublinen (IV)

Archivado en Paranoiak • Fecha: 05-10-2006 14:14:49

Laugarren eguna...laugarren klase eguna... Dublinen nagoela 5 egun eta erdi dira ia...
Asteburua heltzear da, eta... klase egunak eramangarriak dira, klaseak nahiko errez egiten dira, 8:45etan hasi eta 12:00ak arte 15 minutuko tartearekin,ez dago gaizki.
Klaseak amaitutakoan, zer egin? komentatzen nizuen aurreko egunetan , turismoa "alone" egiten ari naizela , bakarrik.
Gaur seguraski atzerritar talde batekin joango naiz Gaztelu bat edo ez dakit zer ikusten, Espainiar bat ere bada taldean, baina ez du nirekin harremanik izan nahi, antza inglesez hitz egiten dutenekin bakarrik egon nahi du , eta ni hemen 2 astez egotea ez da antza oso bere gustoko...

Bihar Belfastera, BAI? EZ? Horra hor nire zalantza... jarraitzen dut erabakiarekin gora ta behera , jarraitzen dut aldeko eta kontrako ezaugarriak edo ateratzen, paper batean jarri ditut joatearen aldeko arrazoiak eta joatearen kontrakoak, eta... berdinduta daude, batzuek ala besteek ez dute pisu gehiagorik hartzen besteen aldean.

Zuek zer egingo zenuketen galdetuko nizueke, baina ez duzue egoera ezagutzen eta beraz, bakoitzak bere arrazoietan oinarrituta emango lidake erantzuna.
Kontatuko dizuet apur bat...

Ezagutzen dut Belfasten euskaldun bat. Ezagutzen dut, ala harremana daukat berarekin, internet bidez , ez dut inoiz aurrez aurre ikusi. Belfasten dago eta Belfasten bisitaldi gidatuak egiteaz arduratzen da, egun baterako bakarrik ez igotzeko bere etxera gonidatu nau. Horrarte dena oso ondo, ezta?

Kontua da... nik ostiralean kalse daukadala eta Belfastera arratsaldez igoko nintzatekeela, berak hospitalera joan ebhar du eta ez daki noiz helduko den.Ostiral arratsaldez ez du bisitarik egingo, juergan irteteko asmotan da eta, eta juergan irten ostean larunbatean lo egiteko asmoz da, beraz, mapak utzi eta nik bakarrik ezagutu dezaket Belfast.

Kontua da, azkenean ondo aztertuta hemen bezain bakarrik egongo naizela han, gainera nik juergan urteteko gogo gehiegirik egia esan ez daukat eta bere etxean ni bakarrik geratzea be, ba...

Gaur erabaki behar dut, gaur eta ahalik eta lasterren, berari ziurtatzeko eta hemen Dublinen hartzen nauen etxekoei ere esateko, noski! nire familiari, alegia euskaldunari, nire etxekoei ere esan beharko diet lasai egon daitezen...

Ahipzka aukerarik ez galtzeko esan dit, oraindik zalantza ugarirekin nago ordea, eta berriz ere nolabaiteko lokarriarekin eztarrian, sabelan...ez dakit non, baina lokarria, nahi bezain ondo egoten uzten ez nauen lokarria, alegia.

Gogoak dauzkat Euskal Herrira itzultzeko, gogoak dauzkat Unibertsitatera ituzltzeko, zaintzen dudan umea berriz ere egunero jasotzen joateko, nire ohean lo egiteko, nire etxeko janaria jateko (edozer baina amak egindakoa!!). Ziur asko ituzltzean berriz ere edonora alde egiteko desiatzen egongo naiz, baina...

5.eguna, hilaren 14an, 9 egun barru etxean egongo naiz, arrastiko 5etan helduko naiz Loiura eta Euskal Herriko usainak beteko ditu berriz ere nire barrenak.

Musu

EIDER

a!! argazkiak ipintzen saiatu naiz, astunegia da hau bestela, baina ezinezkoa izan zait, Dublineko ordenadoreek ez dute nirekin ezer jakin nahi...
Bestalde, agian astelehen arte agurtzen zaituztet, baina bakarrik agian, Belfastera alde egiten badut ez dakit bihar idazterik izango dudan eta asteburuan ez dut ordenadorerik erabiltzeko aukerarik izango, beraz...

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009