Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Harro sentitzen naizelako!

Archivado en Paranoiak • Fecha: 05-10-2006 13:47:43

Ez dakit non zauden, hamaika leku ezagutzen ditut non egon zaitezkeen une honetan, non konturatu nahi dudanerako ez zaren egongo, hemendik hilabete batera ordea, nire ondoan egongo zara.
Egunak zenbatzen nago, umeen antzean gabon garaietan, baina harro nago horretaz, harro nago egunero zurekin hitz egiteaz, mezuak bidaltzeaz, telefono mugikorrak asmatu zituztenetaz ere harro nago.

Egun hauetan idatzitako mezu goibelen artean, nire tristezia eta egonezintasuna adierazi izan duten mezu horien artean, hona hau zuretzako, zu besarkatzeko gogoa dudalako, zure begiak argazki hutsetan beharrean nireen aurrean ikusteko gogoa dudalako...

Eta zuei lagunok, ba ea zer deritozuen, ziur batek baino gehiagok sentimendu bera izango duela ondoan daukanarekiko, edo are txarrago, ondoan izan nahi eta ez daukanarekiko!!

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009