Esaten zuen Muguruza jaunak abesti batean "60 ta 64 urteen artean jaio ginen biok, heroinaren sarreraren kolpe zuzena jaso genuenetakoak adituen ustez..." E.Hn 60.hamarkadaren hasieran jaio ziren haietako asko ez daude gure artean gaur egun, jausi ziren droga ezezagun haren zuloan eta zulo hartatik ateratzea ia ezinezko egin zitzaien askori.
Dublinen ere egunotan ikusten ari naiz zulo horretan sartuta dauden asko, ohikoak baino gehiago, ala ohikooi baino gehiago ikusten zaienak. Desberdintasun bat somatzen dut ordea, alegia, itxura fisikoaren atzerakada nabarmena Irlandan eta Kongon nabaritu badaiteke ere, nik uste Dublinen ikusten nabilen hauetako asko eta asko ez direla Aizu! kanta horretan aipatzen den 60.hamarkadaren hasieran jaioak, beranduago kokatuko nituzke nik.
Drogen agerpena, lehenago, beranduago, sustantzia bat edo beste, kontua da han edo hemen egonda ikusten dugula, eta ez dugu somatzen besterik gabe somatu daitekeelako, baizik eta eragin izan duten jendearengan utzi duten marka hain delako nabaria ezin garela konturatu gabe geratu.
Autobazterketaren garaikoak,IHESA iztaeren erruduntzat hartu zirenak, jadanik ez daudenak...
10 urte barru, zer gertatuko da gaur modan dauden sustantziak kontsumitzen dituzten horiekin? Hauei ere begirada bakarrean somatuko diegu ala hauek ere zulo beltz horretatik atera ezinean gure artetik desagertuko dira?
Gure bizitzatik aldendu zen horri, dagoen lekuan dagoela, nire umetasun ederraren parte izanagatik eskerrik asko, eta ea aldentzen den besterik ez dagoen.
Zuretzako nire lerroak...!