Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Euskaldun bat Dublinen (eta Belfasten) (V)

Archivado en Paranoiak • Fecha: 09-10-2006 13:59:09

Astelehena da, pasa dut nire lehen aste osoa Irlandan, 8 egun igaro dira, eta bizirik nago, ooo!!

Astelehena da eta nire bidaiaren amaierarako atzera kontua hasi da, ia 5 egun eta etxera, aste hontan oparitxoak erosten joan behar naiz dirua gastatzen, badakizue oporretan joateak zer suposatzen duen opariak batentzako eta ebstearentzako... baina tira... maleta ere egiten pentsatzen jarri behar naiz, kalkulatzen dena sartuko zaidan eta bueno denbora pasatzen gutxika.

Asteburuan Belfasten izan naiz, nituen zalantza eta txorakeri guztiak alderatu eta joan nintzen , nituen zalantza guztiei so eginez bazirudien gerrara nihoala Belfastera beharrean, baina tira... ostiralean hemen amaitu orduko busa hartu eta han agertu nintzen, euskaldunen etxean , beraiekin buelta bat eman eta pinta batzuk hartzen joan ginen afal ostean, ez zen batere gaizki egon, euskaraz hitz egiteko aukera, jende berria ezagutzeko aukera, beste bizimodu bat, behar nuen, aldaketa baten beharrean nengoen.
Larunbata helduta, ondo baino hobeto lo egin ostean berriz Dublinera,afaldu eta gauean irten nintzen , "The Doors2 taldearen kontzertua ikusten joan ginen , ez zen gaizki egon, aldatzeko edo. Igandea...ufff! igandeak ez dira egun politak izaten ... atzo eguraldi oso oso kaskarra egiten zuen, kaskarregia, sekula ez naiz hainbeste busti!! baina bueno, Kiliman...ez dakit zehatz nola idazten de, Kartzela zaharra ikusten joan ginen, eta benetan orain arte ikusitakoaren artean gehien merezi zina duela dela esaten ausartzen naiz.

Astelehena eta gaur klasekide batzuekin geratu naiz, ez dakigu zer egiteko, agian besterik gabe buelta bat emateko, baina tira, geratu naiz,ez dela gutxi!!

Egunak igarotzen doaz, eta badaukat ba gogoa etxera itzultzeko, ez agian lehen egunetan nuen beharra baina bai gogoa, ez da hau nire bizitzako abentura izan, eta amaiera ere izango du laster honek, egunen baten barre egingo dut hemen bizitakoez , hemen botatako malkoez, baina tira...

musu bat lagunok, zubia baldin badaukazue , ONDO PASA!!

eider

Escrito por Eider
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009