Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Euskaldun bat Dublinen (Txapa ematen) (VI)

Archivado en Paranoiak • Fecha: 10-10-2006 14:06:58

Berriz ere ni, berriz ere hemetik, ez dakit egongo zareten nire lerroak irakurtzen baina agian errepikatuegiak dira, antzekoegiak.

Gaur ere Dublinetik, nondik bestela? eskolatik, eskola honetan dauden ordenagailuetako batetatik, zuentzat idazten, nire paranoiak ordenagailuan askatzen.

Atzera kontua hasia da dagoeneko, eta asteartea da jadanik, 4 egun eta etxean egongo naiz.
Hasi naiz pentsatzen , etxera joateko ditudan gogoak etxera heldu bezain laster desagertuko zaizkidala, etxera heldu, maleta desegin, sofa gainean ipurdia ipini, eta orduan ahsiko naiz pentsatzen zeinen ondo egoten diren oporrak, aire aldaketa, eguneroko aurpegietatik aldentzea ze ona den osasunerako, orduan hasiko naiz nire urrengo bidaiarekin amesten, ez dakit nora ziango den, edonora izan daiteke.
Edonora, baina...ez bakarrik!!!!

Gaur opariak erosten hasiko naiz, dirua gastatzen, azken finean bidaiek beste gauza batzuen artean dirua eta dirua suposatzen dute. Hasiko naiz opariak erosten eta kalkulatzen inor ahazten ez dudan bidean, eguraldia lagun dut gaur gainera , hodeiek urdin kolorea hartu dute gaur hemen izan ohi duten gris iluna alderatuz.
Praka berde alaiak ipini ditut gainera gaur, esaten dute koloreek eragin handia izaten dutela egoera psikologikoan eta gaur egun ona daukat, egun ona izan nahi dut.

Larunbateko buelta da nire pentsamendu guztiak betetzen dituena, ziur bidean hainbeste buelta ta bueltatan pentsatzen zeozer ahaztuko dudala, baina tira...

Bihar ere idatziko dizuet ia ia ziur, gainera bihar zubiari ekingo diozue askok, nahiz eta nik etzi eta etzidamu be klaseak izango ditudan, beraz bihar nire lerroak zuentzako eta pstean ondo ondo pasa dezazuela.

musu

Eider

Escrito por Eider
(2) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. eidertxu!!
    egunero irakkurten nabil zure bentura ta desbenturak!!ez zaite txotxolatxue izan ta aprobetxau!holakoak gitxiten eukiteoguz ta!!
    muxutxu bat, ta lasai!!

    etorten zarenean bardin-bardin egongo gara danok!!!
    geur durangora noa!!!jijijij

    saraitxu — 2006-10-11 10:40:14

  2. Bizi zara??jajja!

    Eider — 2006-10-11 11:23:44


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009