EIDER;
"A northerm sea duck, of wich the male is mainly black and white with a coloured head and the female brown."
Izen guztiek omen dute jatorria eta nik nirearen esanahia klasekide japoniar batek duen hiztegi elektronikoan aurkitu dut gaur goizean.
Entzunda nuen, eta arropa baten marka irduian ere ikusia nuen EIDER ahateekin zerikusia duen izena dela, eta gaurkoan konfirmatu dut, nahigabe, tontoarena egiten, hiztegi elektronikoari begira.
Asteazkena da gaur, euria egitend u Dublinen, hotza ordea baretu da apur bat. Opariak ersoten jarraitu behar dut, atzo hasi nintzen baina tontaketriak besterik ez nituen erosi, prezioak ikusi nahi nituen edozer erosten hasi aurretik.
Bihar agian "espainiar" bazkaria egingo diet hemen hartzen nauten etxekoei... espainiarra bai, euskaldun bat espainiar bazkaria egiten ...ooo... baina ez naiz oso abil ikusten segun zer egiteko, eta beraz, egitekotan Tortila egingo dut, erabakitzeke daukat oraindik.
Bihar ere klasekoekin MacDonladsera bazkaltzen joateko geratu naiz, nora eta MacDonaldsera , ni, naizen berezitsuarekin bazkariarekin...baina tira egun batengatik ez naiz hilko, ezta?
Larunbata heltzeko gogoz nago, nahiz eta ohitu naizen hemengo bizitza eritmora , hemengo ohituretara, eta gero eta hobeto konpontzen naizen ingelera madarikatuarekin.
Zubia desiatzen egongo zarete zuek,ezta? ia ateetan, q suerteee!! nik gutxi daukat esateko, ikasturtea hasi bezain pronto hona etorri nintzen eta beraz, ezin oporrik eskatu hasi aurretik.
Bihar ere, jaia bada ere ia ia ziur idatziko dizuet zeozer, hemen egun bat gehiago izango da... ostiralean bihar sukaldean sartzekotan ere kontatuko dizuet zelan joan zaidan, eta asteburuan ia etxetik idatziko dizuet, nire aulkitik, bidaiaren nondik norakoak zuei kontatzeko, nire irakurle maiteoi.
Durangora zoaztenei, (nire irakurle fidel rubia maitea ) Kontuz Ibili!! badakigu eta Durangon zer gertatu ohi den, bueno Durangon eta parranda, kalimotxoa ta txosnak dauden leku guztietan.
Musu bat
EIDER