Osteguna...amonaren eguna...hori ondo ospatzeko,ez goaz lanera, ez goaz lanera...jajja!!
Etorri naiz bai "lanera", bueno hemen daukadan lanera, alegia eskolara, etorri naiz gaur azken bi aste hauetan egunero egin dudan bezala, 8:45etan puntu puntuan, bihar azken eguna da hemen izango naizela, eta bihar ere etorriko naiz kalsera.
Osteguna da, eta orain bai atzera kontua martxan dagoela, iada ordu gutxi falta dira etxera joateko, gaur sukaldari lanetan arituko naizela sin egin diet etxekoei, bihar kaslera eta maleta agitera, beraz...azken uneak astintzen hasi naiz dagoeneko.
Gaur MacDonaldsen bazkaldu dut, nire bizitzan bigarren edo hirugarren aldia izango da bertara joan naizela, eta oraingoan ere, gogoratu dut zergatik ez naizn joaten normalean, alegia, ez zaidalako batere gustatzen.
Osteguna da , eta esaten nizuen bezala, gaur sukaldari lanetan arituko naiz, espainiar platera egingo dut, tortila, nahiz eta hamabost egun daramadan behin eta berriz espainiarra ez naizela esaten , tira euskal plater bat egiteko zailtasun gehiago ikusi nituen.Ea zelan ateratzen zaidan, ez dauzkat guztiak nirekin ondo aterako zaidalakoan.
Bihar...biharkoak...bihar ostirala, bihar bai azken azken eguna, eskolara etorri kalseak eman eta liburuak itzuli behar ditut, klaseak amaitutakoan garagardo batzuk hartzeko geratu naiz ni etorri nintzen egun berean etorri ziren batzuekin, agurtzeko eta gauza horiek. Nik garagardorik hartzeko asmo gutxi ez zaizkit eta gustatzen, baina tira, agurtzearena, hizketaldi sano bat egitearena gustatzen zait, beraz...
Maleta ere egin beharko dut, agian gaur hasiko naiz, nahiz eta oraingoan errezagoa den,ez dut erabaki behar zer sartu eta zer ez, guztia barrura, lekua izango da arazoa...
Zuek gaur hispanitatearen eguna ospatzen, Espainiar onak bezala, ondo egiten duzue, espainiarren gauza txar guztiak guretzako hartzea derrigorrezko bada, onak ere, alegia jaiak hartu beharko ditugu,ezta?nik aurten hemen nagoenez ez dut pentsatu behar izan normalean gaurkoa bezalako egunetan sortzen zaidan zalantza hori, ospatu?ez ospatu? jai hartu? nire kabuz lane giteko eutsi egunari? enfin...egunen baten izango dugu aukera hau beharrean beste egun bat, gure egun bat jai hartzeko!
Durangon jaiak, asko bidaian, nire familia be oporretan, ni hemen, azken egunei eusten, bihar... gehiago...oraindik ere nire abenturaren azken atala kontatzeko aukera ziango dut eta.
Musu bat.