Urte berriaren hasierarekin idazten nituen hemen nire azken lerroak, eta batzuek agian pentsatuko zenuten mundu honetatik desagertu naizela edo, baina ez...
Martxoan gaude eta gauza asko pasatu dira hiru hilabete hauetan, kontatzeko modukoak batzuk, niretzako gordetzeko modukoak beste batzuk, tristura uneak eta alaitasun uneak, gertatu ohi den bezala denetarik apur bat.
Nire bizitzak ez du aldaketa nabarmenegirik jasan, jarraitzen dut unibertsitatean, jarraitzen dut arrastietan lan egiten, jarraitzen dut nire mutil lagunarekin, nire ohiko lagunekin juergak egiten...
Klasekide bat kartzelan daukagula ere ezin esan gabe utzi, ez dira gutxi harek eragindako malkoak, eta zorion edo zoritxarrez historio luzea izango da gure lagun Mirenena. Klaseko giroa ere...zer pasatzen ari zagu lagunok?ez da haulekua komentatzeko nire klaseko giroari buruzko paranoiak,ez da hau lekua Mirenen egoerak sortutako hamaika iritzi desberdinen inguruan eman diren nolabaiteko "desabenentziak" komentatzeko, 5 urte luze ditu Mirenek barrun zoritxarrez, eta gertatu ohi da karrera oso indratsu hasi eta amaierara ez heltzea, beraz, nahiago dut lasai lasai joan eta egunen baten ospatuko dugu berak, nik eta elkartu nahi duen orok garaipena!!
Mozkorraldiak ere egon dira denbora honetan, ihauterietakoa tartean , asteburu honetan emakumeen eguna medio egindako bapateko juerga, juerga , juerga baino gehiago, aspaldiko partez oso giro polita, oso jende jatorra inguruan,ni erdi mozkor eta behar baino gehiago hitz egiten (q raro,e!!?!?) baina tira...ezagutzen nautenek badakite zer dagoen, eta lehenekoz ahoa ohi baino irekiago ikusi zidatenek...ba ...ohitu beharko dute... malkorik batere ez zen jausi,e ta ez da gutxi hori!!
Lanpetuta nabil, nahikoa lametuta, artikuluak, unibertsitatea, autoeskola, umea...baina zin egiten dizuet tarte bat aterako dudala zuekin egoteko!!
hamaika musu
eider