Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

PORTUGALETEN JAI HERRIKOIAK!!

Archivado en Paranoiak • Fecha: 18-08-2007 00:52:13



Portugaleteko jaiak amaituta, gaurkoan urteetan bizitako unerik bereziena pasarazi didaten horiei eskerrak eman nahi dizkiet.

Hamaika dira urteetan zehar Portugaleteko koadrilekin bizi izandako egoerak, hobeak zein txarragoak, baina denak oso bereziak eta bolondreski egindakoak.

Gertatu ohi da gauzak inolako irabazi asmorik gabe egiten direnean nekatu ere egin dezaketela zenbait momentutan, baina egia da ere, ingurukoek lan horren nolabaiteko goraipamena egiten dizutenean, neke guztiak, bizitako haserreak eta une txar guztiak ahaztu egiten direla.

Bihotzez eman nahi dizkiet eskerrak lerro hauek medio aurten koadrilen saria, Portugaleteko 2007ko Koadriletako neskarik aipagarrienari saria eman didaten horiei.
Nire begietatik nire izena entzun orduko jausi ziren negar malkoek nire sentimendu guztiak busti zituzten, poza, borroka herrikoi baten aldeko nire maitasuna... hitzik esateko gai ez nintzen izan, eta nire bihotzak eskerrak emateko beharra sentitu du gaur.

Urteetan nire ondoan izan dira beste hainbat eta hainbat pertsona, nik beste lan egin dutenak, izenik gabeko hamaika pertsona, helburu bakarrarekin lanean, alegia, Portugaleten jai herrikoiak lortzea!!


EIDER ANDRES TEJEDOR
PORTUGALETE

Escrito por Eider
(2) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. ta nori emon zioten ba herriko neska ederrenarentzako saria?

    aupa portu!!! — 2007-08-18 14:18:04

  2. ZORIONAK!!!

    \\

    Nahikari — 2007-08-18 20:11:39


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009