Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Jaiak amaitzeko hamaika modu egoten direlako...

Archivado en Denetarik • Fecha: 21-08-2007 15:04:06



Nire zoriontasun unea kontatu nizuen aurreko egunean, edo bueno, imaginatuko zenuten nire elrroak irakurrita, baina enizuen kontatu nola amaitu ditudan aurtengo jaiak.

Gurean, jaiek, 3 egun eta erdi irauten dute, abuztuaren 14an arratsaldean hasi eta abuztuaren 17arte. Egia da txosnen batzordea indartu zenetik aurreko asteburutik hasten garela juergan, baina tira.

14ko gaua luzea da herrikoentzat eta kanpotik datozenentzat ere, baina jaietako egunik luze eta bereziena 16a izatend a normalean.
Abuztuaren 16an Roke Deuna eguna ospatzen dugu, goiz goizetik koadrilen kamiseta jantzi eta arratsaldeko jeitsieraren ostean gorputzak iraun arteko jaia izaten da gurea.

Tapia ta Leturia taldearen erromeriak alaitu zizkigun afalosteko orduak herrikooi, edo alaitu zizkin esan beharko nuke agian.
Nik bizitzan esperientzi berri bat bizi izan nuen Roke DEuna 2007 hartan, erromeria ahsi, pare bat dantza egin, eta gure herriko alde zaharrean hain ezagun eta tipikoak diren harri madarikatuekin oina bihurritu eta anbulantzia batean, hospitalerako bidean amaitu nuen aurtengo Roke Deuna.

Bitartean hemen nago, hanka sofa gainean eta egun osoa telebista aurrean ematen dudalarik, ea datorren astea heldu eta jadanik kendu dezakedan benda madarikatua eta batez ere ea orkatilla eduki behar den bezala daukadan.

Escrito por Eider
(1) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. iujuuuuuuuu!bitakora berpiztu dozu!

    jolin eider!!zeureak desde luego ezteko izenik!! ez danez protagonismoa eukitea jaietako saria zeuri emotea... gainera anbulantzian hospitalera!! jesus neskatile!! eee!!ZORIONAK!!merezi dozu,ee!

    Bueno, New York ya kaduketako zorien dau, 7 egun eta barriro etxera!! zelako gogoa!!orduen, Bakixoko jaietako zelan ikusteozU??

    newyorkesa — 2007-08-21 18:16:29


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009