Goizeko 8:30. Metroko hirugarren bagoian eserita, ingurukoei begira...guztiek pareko aurpegia, dutxatu berri.
Ez nentorren juergatik, are gehiago, juergan noanean hartzen dudan norabidearen kontrakoa hartu dut gaur goizean.
Portugaletetik Etxebarrira doan metroa hartu , eta 8:55 zirenean San Mameseko geltokian jeitsi naiz.
9:00 EITBren egoitza berriko atera iritsi naizenean. Klasekidaren zain egon pare bat minutuz, eta orduan bai, orduan gure abentura berriaren hasiera.
12:30ak dira, Radio Euskadiren asteburuetako albistegien mahaian gaude eserita, idatzi dugu gure lehen kronika, baita grabatu ere... zelan joan den ez dizuet kontatuko...
Asteburu luzea da hau, esan nien irratikoei hasi baino lehen nik gaur hona etortzeaz gain lan ere egin behar dudala, eta gau osoan lan egin ostean, berriz ere , bihar, goizeko 9:00etan hemen izango naiz, kazetari lanari ekiteko gogoz (agian nekatuegi!).
Euskadi Irratian daudenei ere, musutxuak!! Gora asteburuko lanaldiak!!